Konfinamendua arintzeko ipuin kontaketa digitala eskainiko du Lur Kortak
Familia osoari begirako saioa eskainiko du Youtuben datorren ostegunean (hilak 9).
Konfinamendua arintzeko proposamen berri batekin dator Oiartzungo Udala. Izan ere, datorren ostegunean (hilak9) ipuin kontaketa digitala eskainiko du Lur Korta ipuin kontalariak, Manuel Bibliotekak antolatuta. Familia osoari begirako saioa eskainiko du bere Youtube sare sozialeko kontutik, 12:00etatik aurrera.
Saioa astebetez zintzilik egongo dela jakinarazi dute udaletik, oiartzuar guztien eskura. Bertan ere, aurreko asteko ipuin kontaketa ikusteko aukera izango da.