[Bideoa eta galeria] Balkoi arroxak hil direnen eta gaixo daudenen omenez
Horien guztien omenez, iniziatiba abiatu dute Pasai Donibanen. Balkoi eta leihoak arroxa kolorez jantzi dituzte —zein kolore egokiago— hildakoen omenez, baina baita, gaixorik daudenen omenez. Hala mantenduko dituzte, gainera, etxealdiak iraun bitartean.
Elkartasuna leihoz leiho, balkoiz balkoi adierazten ikasi dute herritarrek hala beharrez. Hamaika aldarrikapen, esker ona adierazi, edota sormena mugarik gabe zabaltzeko agertokiak bilakatu dira azken asteetan.
Covid-19aren osasun larrialdiaren gordintasun gorena, adiorik gabeko heriotzena izango da zalantzarik gabe. Hamarnaka lagun hil dira Covid-19ak kutsatuta edo ez, baina bai koronabirus aroan, eta haien senideek ez dute azken agur duin bat emateko aukerarik izan, ez dute elkarren ondoan negar egin eta besarkatzeko betarik eduki.
Gaixorik daudenak ere, isolatuta daude eta senideekin zuzeneko harremanik izan gabe, ospitaleratuak daudenen kasuan bederen.