Cyne Reynari aitortza egin dio Iker Rodriguez DJak
Ezaguna da Zumardian kokatutako taberna urteak daramalako, besteak beste, doako kontzertuak antolatzen, eta askotariko musika estiloak biltzen bere aretoan. Ez dio musikari ekarpen makala egin bide luze horretan.
Cyne Reynari aitortza egin dio Iker Rodriguez DJ errenteriarrak. Ezaguna da Zumardian kokatutako taberna urteak daramalako, besteak beste, doako kontzertuak antolatzen, eta askotariko musika estiloak biltzen bere aretoan. Ez dio musikari ekarpen makala egin 29 urteko bide luzean; aurretik beste hainbesteko bidea gelditzen zaio, gutxienez.
Covid-16ak eragin duen osasun krisiaren ondorioz, pertsiana jaitsi behar izan dute tabernek ere. Errenteria-Oreretako DJak Cyne Reynaren lana eta herriari egiten dion ekarpena eskertzeko aitortza egin dio orain, ordubeteko musika saioarekin.
Hemen entzun daiteke.