Eskola kirola, baita oporretan ere
Aste Santuari begira, eta oporraldi bitxi honetarako, familian jolastea proposatu dute Antzara Jokoa berezian.
Covid-19ak eragindako osasun larrialdiak ekarritako etxeratzearen ondorioz, Eskola Kirola saio presentzialik gabe gelditu dira Oarsoaldeko ikasleak. Saio presentzialik ez baina kirolari huts egin ez diezaioten, azken asteetan hainbat baliabide jarri dituzte Eskola Kirolaren arduradunek martxan etxean kirola egiteko. Ez dute nahi, berrogeialdia kirola egiteari uzteko aitzakia izatea.
Oarsoaldeko Eskola Kirolari dagokionean, Eskola Kirola Etxean iniziatiba jarri zuen martxan, eta horrela jarraitzen du; horren barruan, martxoaren 23tik egunero bide ezberdin bat eskaini diete familiei erronka ezberdinak jarriz —hemen kontsulta daitezke—.
Aste Santuari begira, eta oporraldi bitxi honetarako, familian jolastea proposatu dute Antzara Jokoa berezian. Lauki batetik bestera jauzi egiteko eskola kirolarekin zerikusia duten galderak erantzun beharko dituzte, eta beste kasu batzuetan ariketa fisikoak egin. Hemen esteka jokoan parte hartzeko.