Hamahiru udaltzain berrirekin indartu du plantilla udalak
Alarma egoera hasi zenetik, baita aurretik ere, prebentzio neurriak eta aldaketak ezarri ditu udalak udal langileen lan egiteko moduan oro har, eta Udaltzaingoaren ekiteko moduan bereziki, langileak zein herritarrek babesteko helburuarekin.
Alarma egoera hasi zenetik, baita aurretik ere, prebentzio neurriak eta aldaketak ezarri ditu udalak udal langileen lan egiteko moduan oro har, eta Udaltzaingoaren ekiteko moduan bereziki, langileak zein herritarrek babesteko helburuarekin. Neurri horien artean, besteak beste, txandak egokitu dira eta funtzioak birbanatu.
Neurri horien artean berriena, Udaltzaingoaren plantillan hamahiru langile berri sartzea izan da, egungo egoeran laguntzeko. Agente horiek prestaketa aldia ari ziren egiten Arkauteko akademian udalak jakinarazi duenez, eta udalerrien esku geratu dira beraien prestaketan etena dagoen bitartean, akademia itxita baitago aldi baterako.