Kutsatu berririk ez Oarsoaldean
Ez da kutsatu berririk antzeman azken 24 orduetan Oarsoaldeko herrietan. Lehenengo aldia da Eusko Jaurlaritzaren Osasun saila datuak ematen hasi zenetik ez dela kutsatu berririk eskualdean.
Ez da kutsatu berririk antzeman azken 24 orduetan Oarsoaldeko herrietan. Lehenengo aldia da Eusko Jaurlaritzaren Osasun saila datuak ematen hasi zenetik ez dela kutsatu berririk eskualdean. Berri ona, oso ona, eta horrela mantentzeko konfinamenduan egotea ezinbestekoa izango da ingurukoen eta norberaren zaintza erdigunean jarrita.
Egunero bezala, Osasun Sailak gaur eguerdian eman ditu koronabirusaren gaineko datu zehatzak herriz herri. Atzoko (apirilak 6) 20:00ak arte kontatutako kasuak dira, denera.
Oarsoaldeko lau herrien artean Koronabirusarekin gaixotutako 121 pertsona daude.
Azken txosten horren arabera, hauek dira herriz herrikako datuak Oarsoaldean; parentesi artean apirileko lehen egunean jasotakoekin dagoen aldea.
- Errenteria-Orereta: 61 (=).
- Pasaia: 32 (=).
- Oiartzun: 11 (=).
- Lezo: 11 (=).