[Bideoa] Gizon bat atxilotu dute hainbat auzotan kotxeak kolpatu ostean
Covid-19akrengatik ezarritako alarma egoera betean, eta ihesaldi luzearen ondoren, gizon bat atxilotu zuten atzo gauerdian Errenteria-Oreretako Beraun auzoan. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak egin zuten atxiloketa, kostata, eta atxilotuak bere autoarekin hainbat aldiz bertan aparkatuta zeuden autoak, baita udaltzainena kolpatu ostean.
Covid-19akrengatik ezarritako alarma egoera betean, eta ihesaldi luzearen ondoren, gizon bat atxilotu zuten atzo gauerdian Errenteria-Oreretako Beraun auzoan. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak egin zuten atxiloketa, kostata, eta atxilotuak bere autoarekin hainbat aldiz bertan aparkatuta zeuden autoak, baita udaltzainena kolpatu ostean. Beraungo Juan Crisostomo Arriaga kalean sartu zenean atxilotu zuten; irteerarik ez du kale horrek eta bakarra poliziaren autoekin itxi zuten. Hala ere, behin eta berriz kolpatu zuen poliziaren autoa bertatik atera nahian, azkenean bidea erabat itxi eta autotik atera zen arte. Orduan atxilotu zuten.
Sare sozialetan zabaldu den bideoarekin batera, poliziak atzetik zituela iritsi zela Beraun auzora zabaldu dute, eta bidean, hainbat auto kolpatu dituela ihesaldian, Fanderia, Kaputxinoak eta Beraun auzoan bertan. Leihoak jaitsita, musika izugarri altu eta alboetako autoak kolpatzen joan omen da atxilotu duten arte.
Gizona atxilotu egin zuen Udaltzaingoak.
