Gazteria zinegotziak osasun larrialdiak sortutako egoerari errepasoa eman dio. Eragileen jarduna ez da gelditu, eraldatu baizik.
Pasaiako Portu Agintaritzak jakinarazi duenez, garraiolari britainiar bat zendu da gaur, lanean ari zela. Bihotzekoak jota hil dela uste duten arren, COVID-19aren aurkako ezarri dute, gizonak sukarra baitzuen.
Kultur labea egitasmoaren barruan, herriko hiru sortzailek beste hainbeste lan eskainiko dituzte gaurtik hasi eta ostiralera bitartean.
Presa botatzeko baimena eman du udalak, bi arrazoirengatik: aspaldi ez dela erabili, eta inguruko habitat naturala berera bueltatzeko, pixkanaka.
Errenteria-Oreretako Sagardo Eguna, bertan behera utzi dute. Hilaren 25ean zen egitekoa. Antolatzaileek lanean jarraitzen dutela adierazi dute.
koronabirus izurritearen ondorioz ezarritako aldaketak berean jarraitzen dutela adierazi du Errenteriako Udalak. Hortaz, arreta zerbitzu guztiak telefonoz edota telematikoki eskainiko dira.
Errenteria-Oreretan eta Pasaian, baina gutxi, hazi da koronabirusagatik gaixo daudenen kopurua. Oiartzunen eta Lezon ez da igoerarik izan.
Pasaiako liburutegien irakurketa kluba, modu telematikoan bilduko da hilaren 16an. Katixa Agirreren 'Amek ez dute' liburua landuko dute.
Tratamendu eremua aire zabalean dagoela salatu du erakunde ekologistak, eta pertsonen osasunarengan eragin txikiagoa izateko neurriak eskatu dituzte.