Aurrez aurreko arreta zerbitzuak etenda daudela oroitarazi du udalak
koronabirus izurritearen ondorioz ezarritako aldaketak berean jarraitzen dutela adierazi du Errenteriako Udalak. Hortaz, arreta zerbitzu guztiak telefonoz edota telematikoki eskainiko dira.
Errenteriako Udalak, arreta zerbitzu guztiak telefonoz, posta elektronikoz ala modu telematikoan egiten jarraitu behar direla oroitarazi du. COVID-19 birusaren hedatzeari aurre egiteko, eten ziren aurrez aurreko harrera. Udal langileak eta bereziki herritarrak babesteko hartutako neurria da.
Hortaz, zalantza eta beharren bat izanez gero, nahiko izango da, Zu! Zure Udala zerbitzuarekin harremanetan jartzea, esan bezala, posta elektronikoz ala telefonoz, 943 449 600 zenbakira deituz. Ordutegia 9:00etatik 17:00ak artekoa izango da.