Digitala izango da irakurketa klubaren hurrengo saioa
Pasaiako liburutegien irakurketa kluba, modu telematikoan bilduko da hilaren 16an. Katixa Agirreren 'Amek ez dute' liburua landuko dute.
Pasaiako liburutegien irakurketa klubak koronabirusak ekarritako oztopoei aurre egingo die. Aurrez aurreko izan ordez, apirileko saioa modu telematikoan egingo da. Bilkura hilaren 16an (osteguna) izango da, 19:30ean.
Saio irekia izango da, hortaz edozeinek parte hartu ahal izango du. Interesdunek, posta elektronikoz adierazi beharko dute eta antolatzaileek azalduko diete zeintzuk diren eman beharreko urratsak, konektatu ahal izateko.
Hilabete honetan, Katixa Agirreren Amek ez dute liburua landuko dute, Xabier Etxaniz idazlearen gidaritzapean.