Errenteria-Oreretan eta Pasaian hazi egin da positiboen kopurua
Errenteria-Oreretan eta Pasaian, baina gutxi, hazi da koronabirusagatik gaixo daudenen kopurua. Oiartzunen eta Lezon ez da igoerarik izan.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (hilak 14) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, hilaren 13tik 14ra Errenteria-Oreretan bi eri gehiago daude, eta Pasaian bat. Oiartzunen eta Lezon berean mantendu da gaixoen kopurua.
Honakoak dira Oarsoaldeko herrietako positiboen datu metatu zehatzak (parentesi artean, hilaren 13ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana.
- Errenteria-Orereta: 76 (+2)
- Pasaia: 36 (+1).
- Oiartzun: 17 (=)
- Lezo: 13 (=)
Jarraian, Osasun Sailak atzoko 20:00eko datuetan oinarrituta gaur zabaldu duen txostena.
OARSOALDEKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Oarsoaldeko lau herrietako infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.