Errenteria-Oreretan hiru positibo gehiago; Oarsoaldeko beste herrietan, igoerarik ez
Errenteria-Oreretan hiru positibo gehiago zenbatu dituzte azken orduetan. Oarsoaldeko beste herrietan igoerarik ez Osasun Sailaren datuen arabera.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (hilak 16) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, hilaren 15etik 16ra Errenteria-Oreretan bakarrik igo dira positiboak, hiru zehazki. Pasaian, Lezon eta Oiartzunen berean jarraitzen du kutsatuen metatutako datuak.
Honakoak dira Oarsoaldeko herrietako positiboen datu metatu zehatzak (parentesi artean, hilaren 15eko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana.
- Errenteria-Orereta: 76 (+3)
- Pasaia: 36 (=).
- Oiartzun: 17 (=)
- Lezo: 13 (=)
Jarraian, Osasun Sailak atzoko 20:00eko datuetan oinarrituta gaur zabaldu duen txostena.
OARSOALDEKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Oarsoaldeko lau herrietako infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.