
COVID-19ak zuzenean eragin dien sektore profesionala osasungintza publikoko langileena da. Ospitaletan ez da kolapsorik egon, baina babes neurriak nahi dituzte.

Gidari bat atxilotu dute, drogen frogan anfetaminagatik positibo emateagatik. Horrez gain, bost bat gramo speed eta haxixa ere bazituen.

Adierazpen ofiziala helarazi du koalizioak. COVID-19arekin gaixotutako bizilagunei eta haien senideei babesa eta elkartasuna adierazi diete, bereziki gertuko norbait galdu duten herritar horiei.

Jesus Mari Martiarena alkateak koronabirusari aurre egiteko abian jarri diren neurrien berri eman du. Herritarren ongizatea lehentasuna da udalarentzat.

Edurne Saizarrek eta Irati Odriozolak kontzertu bana emango dute gaur arratsaldean. Youtube bidezko kontzertuak izango dira, halabeharrez.

Kiroldegia irekitzen denean, ordaindu bai baina erabili ez diren zerbitzuak konpentsatuko direla azaldu dute kiroldegiko arduradunek.

COVID-19ak atzerrian harrapatu ditu Bidasoko eta Oarsoaldeko hainbat herritar; Bordelen, Kretan eta Jerusalemen besteak beste. Etxean itxita egotea egokitu zaie, baina etxean egon gabe.

Egoeraren bilakaeraren zain zeuden Ergoiengo mendi lasterketaren antolatzaileak. Gauzak nola joan diren ikusita, aurten ez dute zazpigarren ekitaldia egingo.

Martxoko datuek langabeziak gora egin duela erakusten duten arren, hazkundea ez da espero bezain deigarria izan erregulazio txostenen eta autonomoen egoeraren tokian tokiko daturik gabe.

Konfinamenduan ari da entrenatzen Ane Santesteban txirrindulari errenteriarra. Errepidean aritzea faltan sumatzen badu ere, argi du osasuna garrantzitsuena dela eta etxean egoteko garaia dela.

Sei hilabeterako kontratua eskaintzen du Labore Oarsok, luzagarria. Ugaldetxoko egoitzan lan egiteko eskaintza da, astean 25 orduz.

'Non dago Mendiburu?' escape rooma osatu dute Biyurrienea gazte taldeak eta Oiartzun Aurrea iniziatiban, elkarrekin. Nerabe eta helduentzako da.

Apirila amaitu baino lehen hainbat online ekintza antolatuko ditu Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziak, Errenkoalde, Laurak Bat eta Itturri merkataritza elkarteekin elkarlanean.

Heldu den astelehenetik maiatzaren 3ra eginen dute Etxealditik Euskaraldira. Etxeko hizkuntz ohiturez «hausnartzeko eta ekiteko» eginen dute, azaroko eta abenduko Euskaraldiaren atariko

Orduotan, Alaitz Saizar 32 urteko antxotarrak, Malawin behar zuen izan. Koronabirus pandemiak, beste asko bezala, herrira itzultzera behartu du. Etxeko konfinamendutik bere esperientzia azaldu dio HITZA-ri.

Errenteria-Oreretan hiru positibo gehiago zenbatu dituzte azken orduetan. Oarsoaldeko beste herrietan igoerarik ez Osasun Sailaren datuen arabera.

Larrialdi sanitarioak behartuta hartu du erabakia Gaztañoko Jai Batzordeak. Egoerak hobera egitean aztertuko dute zein neurri hartu.