Alabergako jaiak ez dituzte maiatzean ospatuko
Maiatzean ospatuko ez badituzte ere, aurrerago aukera baldin badago jaiak egiteko asmoa azaldu du Alabergako Jai Batzordeak.
Gaztañoko Jai Batzordeak joan den astean egin zuen moduan, Alabergako Jai Batzordeak ere jakinarazi du ez dituztela jaiak aurreikusitako datetan ospatuko. Maiatza amaieran antolatu dituzte azken sei urteetan. Pena handiz eta egoera gogorrak behartuta hartutako erabakia da.
Hasiera batean, behintzat, atzerapena iragarri dute antolatzaileek, eta azken sei urteetan bezala, maiatza amaieran egitea ezinezkoa egingo badu ere Covid-19ak aurten, aurrerago ospatu ahal izango dituzten itxaropena ez dute galdu: “Aurrerago, posible bada, ospatzea pentsatuta dugu, orduan bai, maite ditugun jaiez behar bezala gozatu ahal izatea”.
Eskerrak ere eman ditu jai batzordeak, eta urtero jaiak egi bihurtzeko “ezinbesteko” laguntzaile dituzten horiei guztiei aitortza egin die, Q”bizilagunak, auzoko saltokiak, musikariak, udala… zaku bete elkartasun helarazi nahi dizuegu. Zaindu zaitezte, osasuna lehenik, eta eutsi goiari”.