Konfinatuta dauden honetan, haur eta gazteek bizimodu osasungarriagoa izan dezaten sortu da egitasmoa, Eskubidean planaren baitan. Guztira bost erronka izango dira.
Gaur bertan, Les Fous taldeko Olatz Otxoa Otxik eta Xanti Romanok bi kantu eskainiko dituzte. Bihar eta etzi ez da emanaldirik izango kultur sektoreak greba digitalera deitu duelako bi egun horietarako: Ikus ditzaten desagertuko dira eta entzun ditzaten isildu.
Pasaitarrak argazkiak bidaltzera deitu dituzte liburutegiek. Jasotako irudi guztiekin collage bat egingo dute, hilaren 23rako, Liburuaren Nazioarteko Egunerako alegia.
Ostiral eguerdian eskainiko dute. Herriko albisteen berri ematen dute egunero, eta lehiaketetan parte hartzeko aukera badagoela gogorarazi dute.
Koronabirusaren ondorioz egoera zaurgarrian direnentzako diru-laguntza sorta proposatu du koalizioak baina ez du udal taldearen erantzunik jaso. 150.000 herritarren beharrak asetzeko izango lirateke eta 100.000 merkatari eta ostalarientzat.
Auzoko festen artean lehenengoak dira Arraguakoak. Jai Batzordeak erabaki du 2020an ez direla egingo, guztien hobe beharrez.
Aste honetan, Luberrik lurraren barne egituraren eskulana erakutsiko du Youtube bitartez. Soinueneak soinu tresnen bilduma erakutsiko du webgunean.
Maiatzaren 1a izango da lanak entregatzeko azken eguna. Urtekari Batzordea lanean ari da aurtengo liburukia osatzeko.
Koronabirus positibo bakarra Oarsoaldean azken orduetan, Errenteria-Oreretan. Beste herrietan badira hainbat egun kasu berririk ez dagoela.
Etxetik ere herrigintzan jardun ahal dela erakutsi dute Trintxerpeko Korkoiburuek. Konfinatuta daude bai, baina ez dituzte galdu alaitasuna ezta indarra ere.
Txapelketak izan duen harrera ona ikusita, Fifa txapelketa telematiko handia egitea aurreikusten ari dira antolatzaileak; aurrez aurrekoa, ordea. Aurrerago emango dute informazioa zehatza.
Gaurtik hasita egunero-egunero herriaren gaineko galdera sorta zabalduko dute sare sozialen bidez, konfinamenduari aurre egiteko.
Maiatzean ospatuko ez badituzte ere, aurrerago aukera baldin badago jaiak egiteko asmoa azaldu du Alabergako Jai Batzordeak.