'Egunean bost', Oreretako Gazte Asanbladaren proposamen berria
Gaurtik hasita egunero-egunero herriaren gaineko galdera sorta zabalduko dute sare sozialen bidez, konfinamenduari aurre egiteko.
Konfinamendu garaia arintzeko asmoz lanean jarraitzen du Oreretako Gazte Asanbladak. Batetik, zabalik du oraindik gaztetxearen hogeigarren urteurrenaren harira abiatutako kamiseta lehiaketa; eta bestetik, gaurtik hasita, galdetegia zabalduko du sare sozialen bidez: ‘Egunean bost’.
Egunero-egunero egingo duten dinamikan, Orereta herriaren gainean zenbat dakiten erakutsi beharko dute parte hartzaileek. Gaur 12:00etan zabalduko dute lehenengo galdera sorta, eta egunero-egunero ordu berean egingo dute galdetegi berriaren zabalpena, “aspertu arte”. Oreretako gazteak eta Orereta bera ere zaintzera deitu du gazte asanbladak.