Koronabirus positibo bakarra Oarsoaldean azken orduetan
Koronabirus positibo bakarra Oarsoaldean azken orduetan, Errenteria-Oreretan. Beste herrietan badira hainbat egun kasu berririk ez dagoela.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (hilak 19) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, hilaren 18tik 19ra, Oarsoaldea osoan, kasu berri bat dago, Errenteria-Oreretakoa. Pasaian, Oiartzunen eta Lezon ez da igo positiboen kopurua. Badira egin batzuk azken hiru herri horietan ez dagoela infektatu berririk.
Honakoak dira Oarsoaldeko herrietako positiboen datu metatu zehatzak (parentesi artean, hilaren 18ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana.
- Errenteria-Orereta: 84 (+1)
- Pasaia: 36 (=).
- Oiartzun: 17 (=)
- Lezo: 13 (=)
OARSOALDEKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Oarsoaldeko lau herrietako infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Beheko estekan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.