Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Antxotarrak eta lezoarrak nor baino nor

Ahalik eta pertsona gehien jarri behar dituzte dantzan Modus Operandi talde gasteiztarraren 'This is the fiesta' kantuarekin. Dantzan herritar gehien batzen dituen herria izango da erronkaren irabazlea.

Modus operandi taldearen This is the fiesta kantarekin egin behar dute bideoa.
Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo,Pasaia
2020/04/21

Egoera berezi ugari uzten ari da COVID-19ak eragindako alarma egoera. Etxealdiak zerbaitetarako eman badu, adimena zorrozteko izan den zalantzarik ez da, behintzat. Horren adibide, Lezo eta Antxo aurrez aurre jarri dituen erronka: ahalik eta pertsona gehien jarri behar dituzte dantzan Modus Operandi talde gasteiztarraren This is the fiesta kantuarekin. Dantzan herritar gehien batzen dituen herria izango da erronkaren irabazlea —hori bai, dantza bakoitzak bere etxean egin behar du, konfinamendua zorrotz jarraituta—. Saririk ez, baina jokoan da ohorea, eta gogor saiatuko direla agindu dute batzuek zein besteek.

Lezok jo zion erronka Antxori, eta Antxok gogotik hartu du. Parte hartzera deitu dituzte herritarrak, guzti guztiak, eta etxealdian elkarrekin direnak batera azaltzera dantzan, txoroarena egiten edota mezuak zabaltzen eta bost segundoko bideoa grabatzera This is the fiestaren doinua oinarri. Antxotarrek urrats bat harago egin, eta jantzi txuri gorriekin azaltzea gomendatu dute, girotzeko edo. Ondo dantzatu edo ez berdin dela esan dute antolatzaileek, “jendea, ahalik eta gehien biltzea hori da gakoa. Aiton-amonak,izeba-osabak,anai-arrebak,gurasoak,seme-alabak… denak dantzan jartzea”.

Bideo horiek lezoarren kasuan, 628 403 661 telefono zenbakira bidali behar dituzte. Antxotarrek, berriz, Topagunearen posta elektronikora bidali beharko dituzte. Hilaren 26a da bideoak bidaltzeko azken eguna.
Jasotako horiek guztiekin bideo zoragarri bakarra osatzeko bizpahiru egun izango ditu herri bakoitzak eta hurrengo asteazkenean (hilak 29) zabalduko dituzte sare sozialen bidez. Piztu Lezo dinamikak berrogeialdian martxan jarri duen webgunearen bidez ere zabalduko du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.