Etxean tinko mantentzen diren ikasleei eta haien senideei maitasun mezua helarazi diete irakasleek, uste baino lehen elkar ikusiko dutelakoan.
Txinalkaren Helduen antzerki eskolak zein gaztetxoenak martxan jarraitzen dute, online, Lur Korta eta Saioa Aizpurua irakasleekin.
Igandean (hilak 26) 12:00etan Euskal Herriko haurren aldeko txalo zaparrada egingo dute OinHerri elkarteak deituta. Orain arte erakutsi duten jarreragatik zorionak emango dizkiete, laster kalera ateratzeko aukera izango dutela ospatuko dute, baina batez ere, haurren eskubideak aldarrikatzeko txalo zaparrada bihurtu nahi dute iniziatiba.
Ahalik eta pertsona gehien jarri behar dituzte dantzan Modus Operandi talde gasteiztarraren 'This is the fiesta' kantuarekin. Dantzan herritar gehien batzen dituen herria izango da erronkaren irabazlea.
Balkoietan egin beharrekoa da Sarek eta Etxeratek antolatu duten iniziatiba, baina sare sozialetara eraman nahi dute ondoren ahalik eta gehien zabaltzeko. Helburua, euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriak bertan behera uztea.
Proiektu irabazleek HABIAN! hazitegian sei hilabeteko egonaldia egiteko eskubidea izateaz gaina, ekarpen ekonomikoa ere jasoko dute.
Koronabirusa ia kontrolpean Oarsoaldean: kasu bakarra azken orduetan, Pasaian zehazki. Errenterian, Oiartzunen eta Lezon, infekzio berririk ez.
Pasaiako hainbat kirol elkartek eta gizabanakok bideo bat partekatu dute udalaren bitartez. Itxialdian egon arren, sasoian jarraitzen dutela frogatu dute.