Oiartzun Aurreak Txinalkaren saioak emango ditu, ostegunean

Txinalkaren Helduen antzerki eskolak zein gaztetxoenak martxan jarraitzen dute, online, Lur Korta eta Saioa Aizpurua irakasleekin.

txinalka Txinalkak ekainean erakutsi izan ohi du urtean landutakoa [Arg.: Oiartzungo Udala].

Oiartzun Aurrea iniziatibaren eskutik, Txinalka antzerki taldearen emanaldiak sareratuko dituzte Interneten. Ostegunean, hilak 23, izango da hori (gaur eta bihar kulturaren greba digitala deituta dago). Oiartzun Aurrea-ren blogean, Youtube kanalean, Facebook orrialdean edo Twitterren ikus daitezke antzezlanak.

Bestalde, gogorarazi dute Txinalka zein gazteen antzerki eskola lanean ari direla, online bada ere. Saioa Aizpurua eta Lur Korta irakasleek saioak egiten dituzte ikasleekin. Bilerak eta entseguak egiten dituzte ordenagailu edota eskuko telefonoen kameren bitartez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.