Karmengo Amako Haur Hezkuntzako irakasleak ere dantzan
Etxean tinko mantentzen diren ikasleei eta haien senideei maitasun mezua helarazi diete irakasleek, uste baino lehen elkar ikusiko dutelakoan.
Hilabete pasatxo da Karmengo Ama Herri Ikastetxeko irakasle eta ikasleek azkenekoz elkar ikusi zutela. Denbora aurrera doa, baina batzuen eta besteen harremana beti bezain estu jarraitzen du. Faltan botatzen dituztelako, elkartasun mezu bat helarazi diete Haur Hezkuntzako irakasleek bideo baten bidez. Zein izan daiteke norbaiti maitasuna adierazteko abesterik onena? Nola ez, Takolo Pirritx eta Porrotxen Maite zaitut. Bideoa Karmengo Amaren Youtube kontukoa da.