Koronabirusa ia kontrolpean Oarsoaldean: kasu bakarra azken orduetan
Koronabirusa ia kontrolpean Oarsoaldean: kasu bakarra azken orduetan, Pasaian zehazki. Errenterian, Oiartzunen eta Lezon, infekzio berririk ez.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (hilak 20) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, hilaren 19tik 20ra, kutsatu bakarra izan da Oarsoaldean, Pasaian zehazki. Beste hiru herrietan hilaren 19ko datua errepikatzen da, igoerarik gabe.
Honakoak dira Oarsoaldeko herrietako positiboen datu metatu zehatzak (parentesi artean, hilaren 19ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana.
- Errenteria-Orereta: 84 (=)
- Pasaia: 37 (+1).
- Oiartzun: 17 (=)
- Lezo: 13 (=)
OARSOALDEKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Oarsoaldeko lau herrietako infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Beheko estekan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.