Koronabirusari ateak ixten ari zaizkio Oarsoaldean: positibo bakarra azken orduetan
Koronabirusari ateak ixten ari zaizkio Oarsoaldean: positibo bakarra azken orduetan, Pasaian zehazki. Errenterian, Lezon eta Oiartzunen igoerarik ez.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (hilak 21) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, hilaren 20tik 21era, positibo berri bakarra izan da Oarsoaldean, Pasaian zehazki (Antxoko anbulatorioaren eremukoa).
Honakoak dira Oarsoaldeko herrietako positiboen datu metatu zehatzak (parentesi artean, hilaren 20ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana.
- Errenteria-Orereta: 84 (=)
- Pasaia: 38 (+1).
- Oiartzun: 17 (=)
- Lezo: 13 (=)
OARSOALDEKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Oarsoaldeko lau herrietako infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Beheko estekan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.