Lezoko baratze parkea zabalik berriz ere, baina baldintzekin
Eusko Jaurlaritzak larrialdi sanitariorako onartutako aldaketek, aisialdiko baratzen jarduera ahalbidetzen du, baina segurtasun neurri bereziekin.
Lezoko baratze parkean lan egitea ahalbidetuko du udalak. Bertan jarduteko segurtasun neurriak ordea, zorrotzak izango dira, kutsatzeko arriskua murrizte aldera. Ezinbestekoak diren ekintzak baino ezin dira egingo, eta denbora tarte mugatu batez. Hauek dira beraz, Lezoko Udalak ezarritako neurriak, Baratze Parkean lan egin ahal izateko.
- Baratzeetako erabiltzaileak soilik sartu ahalko dira. Hala dela egiaztatzeko, haiekin eraman beharko dute erabiltzaile baimena.
- Soilik beharrezkoa den denbora emango dute bertan. Uzta jasotzeko, ereiteko, mantenu lanak egiteko eta landatze prestaketak egiteko baino ezingo dira egon baratzetan.
- Etxolako lanabesak erabili ahalko dira, baina norberak bere eskularruekin.
- Ospakizunak antolatzea debekatuta izango da, baita baratzetatik paseatzea ere.