Itxaropenerako argudio gehiago Oarsoaldean: bi kutsatu azken orduetan
Itxaropenerako argudio gehiago Oarsoaldean: bi kutsatu azken orduetan. Apurka, datu onak berresten ari dira lau herrietan.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (hilak 22) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, hilaren 21etik 22ra, bi kutsatu bakarrik izan dira eskualdean, biak Errenteria-Oreretakoak.
Honakoak dira Oarsoaldeko herrietako positiboen datu metatu zehatzak (parentesi artean, hilaren 21eko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana.
- Errenteria-Orereta: 86 (+2)
- Pasaia: 38 (=).
- Oiartzun: 17 (=)
- Lezo: 13 (=)
OARSOALDEKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Oarsoaldeko lau herrietako infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Beheko estekan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.