Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pasaian udaleku irekiak antolatuko dira, osasun egoerak ahalbidetzen badu

Izena emateko epea, hilaren 27tik maiatzaren 12ra izango da. Baimenik jasotzen ez badute, udalekuak bertan behera geldituko direla adierazi du Pasaiako Udaleko, Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen sailak.

Egoera sanitarioak ahalbidetzen badu, uztailaren 1etik 30era egingo dira Pasaiako udaleku irekiak.
Pasaia
2020/04/23

Udaleku irekiei eutsiko diete Pasaian, betiere osasun egoerak ahalbidetzen badu. Hala jakinarazi du Pasaiako Udalaren Haur, Gazte eta Nerabeen Sustapen Sailak. Oraingoz beraz, udalekuen antolakuntzari ekingo diote Pasaian. Udalekuen funtzio “ludiko eta hezigarria”, are eta garrantzitsuago bihurtzen da haur gazte eta nerabeek. Gainera, itxialdia amaitzen doan heinean, guraso askok lanera itzuliko dira eta udalekuak bereziki lagungarriak izaten dira haientzat. Gauzak horrela, bihartik aurrera eta maiatzaren 12ra arte izena eman ahalko da udaleku irekietan.

Pasaiako Udaleko langile gehienak telelanean ari dira asteotan. Hori dela eta, Haur, Gazte eta Nerabeen Sustapen Sailak sistema berri bat jarri dute martxan, udaleku irekien berri emateko, baita izena emateko ere. Jarraibide guztiak, Pasaiako Udalaren webgunean azaltzen dira. Pasaiako ikastetxeetan ere banatuko dira izen-emate liburuxka.

Asteotan bizi den ezohiko egoeraren ondorioz izen-emate orriak eta dokumentazioa emateko modua ere aldatu behar izan da. Ikastetxeak eta HAZ bulegoak itxita daudenez, ezingo dira bertara eraman. Hortaz, bi bide ahalbidetu dituzte Haur, Gazte eta Nerabeen Sustapen Sailetik; postaz bidaltzea, Donibane kalea 19-20110 helbidera. Telematikoki bidaltzeko aukera izango da ere, ez ordea posta elektronikoz, ez baita legezkoa. Identifikazio digitaleko ziurtagiri bat erabili beharko da, ala Pasaiako Udalaren webgunean deskargatu daitekeen Bak txartela.

Aurten Pasaian erroldatuta daude edota Pasaiako ikastetxe batean ikasten duten 2009 eta 2016 urteen artean jaiotako haurrek eman ahalko dute izena. Udaleku Irekiak uztailaren 1etik 30era egingo dira, astelehenetik ostiralera 9:30etatik 13:00etara. Hala ere, komeni da gogoraraztea, udalekuak soilik egingo direla, agintari sanitarioek baimentzen badute.

Begirale bakoitzak 10-12 haurrez osatutako taldeak zainduko dituzte eta hainbat jarduera ludiko gidatzean arduratuko dira. 320 plaza eskainiko dira guztira. Eskaera gehiegi badira, plazak zozkatu egingo dira. Matrikularen prezioa 79,50 eurokoa izango da. Ordainketa Kutxabanken ES55 2095 5400 02 1061652334. Udalekuak bertan behera gelditzen badira, matrikularen ordaindutako kopurua itzuliko zaie familiei.

Dokumentazioari dagokionez, izen emate orriarekin batera, transferentziaren ordainagiria aurkeztu beharko da baita Osakidetzako txartelaren fotokopia bat ere. Haur Hezkuntzako haurrentzat, NANaren fotokopia ala haurra agertzen den familia liburuko orriaren kopia.

Familia ugariek halaber, beherapena izango dute eta Gizarte Ekintzatik laguntza ofizialak jasotzen dituzte familiek, telefonoz eska dezakete informazio gehiago, 943 004320. Zalantzarik izanez gero deitu Pasaiako Udalera 943 344034, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara. Gainera, informazio guztia eskuragarri izango da Pasaiako Udalaren webgunean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.