Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Txotx!... Aurten balkoi eta leihoetatik

Ezinezkoa izango da aurten Sagardo Eguna ohiko moduan ospatzea, baina konfinamenduan bada ere, ospatu ospatuko dute. OGA Oreretako Gazte Asanbladaren ekimenez, iniziatiba jarri dute martxan eta datorren larunbatean (hilak 24) Zumardian sagardo egunak pizten duen giroa etxeko balkoi eta leihoetara eramatea proposatu diete herritarrei.

Irudi hau ez da errepikatu aurten, horren ordez, bañlkoi eta leihoetan ospatuko dute herritarrek sagardo eguna.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/04/23

Apirileko azken larunbateko hitzordu garrantzitsua da, erreferentea herritarrentzat, baita inguruko herrientzat ere eta jai giro ederrez betetzen du Errenteria-Oreretako erdialdea. Ezinezkoa izango da aurten Sagardo Eguna ohiko moduan ospatzea, baina konfinamenduan bada ere, ospatu ospatuko dute. OGA Oreretako Gazte Asanbladaren ekimenez, iniziatiba jarri dute martxan eta datorren larunbatean (hilak 24) Zumardian sagardo egunak pizten duen giroa etxeko balkoi eta leihoetara eramatea proposatu diete herritarrei.

Gazte asanbladako kidea da Ane Beltran eta iniziatibarekin herrian hain garrantzitsua den egunari aitortza eta keinu egin nahi diotela esan du, baina haragoko asmoa ere badute, “alarma eta konfinamendu egoera honetan, ezinbestekoa da herrikideak zaintzea eta gure herria, Orereta ere zaintzea. Bide horretatik ari gara hainbat ekintza antolatzen azken asteetan, jendeari konfinamenduan ongi pasatzeko, barre egiteko, gozatzeko aukera eskaintzeko”. Sagardo Eguna bertan behera geldituko zela jakin bezain pronto hasi ziren lanean, hausnartzen, egun hori modu alternatiboan, berritzailean, eta egungo baldintzetara egokitutakoa eskaintzeko herritarrei. Herriaren 700. urteurrenaren eguna ekarri du gogora —hilaren 5ean izan zen— “ospakizuna balkoi eta leihoetatik egin genuen eta polita izan zen; antzeko zer edozer egin nahi dugu larunbatean sagardo egunarekin”.

Sagardo Eguna ahal den moduan ospatu nahi duten horiek erraza dute lana: “Herritarrei balkoi eta leihoak sagardo eguneko zapiekin, sagarrekin, txapelekin eta kamiseta zuriekin atontzeko eskatu diegu. Zumardian jartzen diren sagardo postuetan sortzen den giroa balkoi eta leihoetara eraman nahi dugu, bederen. Etxetik ere ospatu dezakegu”.

Beste zerbait ere eskatu diete herritarrei #SagardoEgunaEtxean traola erabilita sare sozialetara igotzeko argazkiak edo bideoak: “Sagardo eguna ospatzen duten bitartean, sagardoa botatzen edo txistorra jaten… egunarekin lotutako zer edo zer erakusten duten argazkiak, alegia”.

Txotx egiteko ordu zehatzik ez dute jarri: “Egunean zehar bakoitzak nahi duen unean egin dezake, ez dugu hitzordu zehatz bat jarri.

Oreretako Gazte Asanbladak egun osoan deitu du girotzera balkoi eta leihoetatik herria, baina hitzordu zehatza egin duenik bada: Sindikato taberna. Sagardo egunerako DJ Bullekin emanaldia antolatua zuen eta sagardo eguna bertan behera geldituta, emanaldia egoerara moldatu eta online egingo du. Larunbatean 19:00etan izango da hori.

Ez da Oreretako Gazte Asanbaladak abiatu duen iniziatiba bakarra, gaztetxearen 20. urteurrenaren harira kamiseta lehiaketa martxan du, eta aste honetan bertan Egunean bost herriaren gaineko galdera sorta lehiaketa abiatu du, “iniziatiba txikiak egiten ari gara jendea entretenitzeko, herritarrak zaintzeko eta gure herria ere zaintzeko”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.