
Talka eta Suspertze plana aurkeztu du gaur Errenteriako Udalak alderdi politiko guztiek adostuta. Etxeetaraino sartuko da herritarrek dituzten beharrei erantzuteko, eta tokiko ekonomia sarea ere aintzat hartu du. Guztira, hiru miloi euroko aurrekontua du plan horrek.

Nahi duenak taldearekin bat egiteko aukera izango du.

Sare sozialetan —Instagramen, batez ere— joera bat boladan da: norberaren herriko errealitate zein estereotipoak meme bidez islatzea. Oarsoaldera zein Bidasora ere iritsi da.

Noraino joan daiteke haurrarekin? Gaindegiaren mapan erantzuna. Mapa interaktiboa egin du jakiteko noraino iristen den kilometroko eremua.

Konfinamendua arintzeko jakinarazitako neurriekin, kezka azaldu du, Duintasuna elkarteak, "izan ere, aditzera eman digute adinekoak besteek baino luzaroago geratu beharko dugula etxean".

Konfinamendua sormen iturri ere izan daiteke. Hormek eman eta kentzen dutenaren inguruko hausnarketa egiten du Aiert Beobide protagonistak koreografian.

Bizitzaren esparru guztietan eragin du COVID-19ak. Horietako bat da futbola. Oraindik ez dute erabaki irmorik hartu, baina ildoa zein izango den argi antzean dago. Kluben iritzia jaso du HITZAk.

Jaien egutegiak hutsune ugari izango dituela aurten agerian gelditzen ari da pixkanaka. Ekitaldi gehienak kolokan daude, eta dagoeneko, hainbat ospakizun bertan behera uzteko edo atzeratzeko erabakia hartzen hasi dira.

Dantzan jarriko dituzte herritarrak. Hori lezoarrak eta antxotarrak aurrez aurre jarriko dituen erronkaren gakoa. Ahalik eta jende gehien jarri nahi du dantzan herri bakoitzak erronka irabazi, baina batez ere, sareak josteko.

Saioa Matxain sortzaileak txikitatik zuen argi diseinatzailea izan nahi zuela. Bere ametsa Torrekuan ari da egi bihurtzen, puntadaz puntada, Sai Suo markarekin.

Guztiok informatuta egoteko aukera dago hemeroteka irekiaren bidez.

Hurrengo bisita hilaren 30ean izango da. Alarma egoerak ezarritako neurriei jarraiki, publikorik gabe egingo dira bisitak, segurtasuna zaintze aldera.

Segurtasun neurriak hartuta, Oiartzungo Udalbatzak astezken eguerdian ohiko udalbatzarra egingo dute. Zortzi puntu jorratuko dituzte.

Koronabirus kasu berri bana Errenterian, Pasaian eta Oiartzunen. Lezon egun asko dira infektatuen kopurua ez dela igo, 13an mantentzen da.

Pasaiako Udalak gaur jakinarazi du ohar bidez, egunotan egin dela ainguraketen ohiko berrikusketa Jaizkibelen dagoen eskalada gunean.

Bakardadean hil diren gaixoak eta haien senide eta gertukoak izan ditu hizpide oiartzuarrak. Dolua egiteko, norberaren eta gainontzekoen emozioei arreta eskaintzea ezinbestekoa dela dio