Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Adinekoen eskubideak errespetatzea eskatu du Duintasunak

Konfinamendua arintzeko jakinarazitako neurriekin, kezka azaldu du, Duintasuna elkarteak, "izan ere, aditzera eman digute adinekoak besteek baino luzaroago geratu beharko dugula etxean".

Duintasuna elkartearen protestetako baten artxiboko irudia.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/04/24

Adinekoen eskubideak errespetatzea, begirunez tratatzea eskatu du Duintasuna elkarteak, baita adinekoen elkarteen iritziak aintzat hartzeko. Konfinamendua hasi zenetik 40 egun bete direnean, gainontzeko herritarrek bezala, adinekoek ere, oro har, etxealdia  arduraz betetzen ari direla esan du jubilatu eta pentsiodunen elkarteak, “herritar guztien osasuna babesteko”. Konfinamendua arintzeko jakinarazitako neurriekin, baina, kezka azaldu du, “izan ere, aditzera eman digute adinekoak besteek baino luzaroago geratu beharko dugula etxean”.

Adinak ez deula argudio arbitrarioa izan behar adinekoak konfinatzen jarraitzeko uste du Duintasunak, eta talde batzuen segurtasuna babes neurriekin bermatu behar dela erabakitzen bada, ez duela horrek adinaren araberakoa izan behar baizik eta osasun irizpideei jarraituta esan du: “Arrisku gaixotasunak, edota kutstazeko benetako arriskua ekar dezakeen kasuetan, zehazki”.

Sakrifizio handia egiten ari dela pentsiodunen kolektiboak gaineratu du elkarteak, “bai etxean, bai egoitzetan eta ospitaleetan, eta kutsadura iturri garela dioten zenbait diskurtsok etsipena eta beldurra sortzen dute”. Konfinamendu aurreko errutinak berreskuratzea ezinbestekoa da elkartearen hitzetan, adineko pertsonen osasuna zaindu eta “hondatze fisiko eta emozionala” saihesteko: “Ariketa fisikoa da adibide bat, are gehiago kontuan izanda adinean aurrera egin ahala zailagoa dela galdutako baldintza fisikoak berreskuratzea”.

Beste kezka iturri bat, bakarrik bizi diren adinekoengan isolamenduak izan ditzakeen ondorioak, “sintoma psikikoak eragiten ditu, antsietatea, larritasuna, depresio egoerak, desorientazioa”. Horiek horrela, lehenbailehen ateratzea, eta horretarako senideen zein beste batzuen laguntza jasotzea beharrezkoa dela dio Duintasunak.

Adinaren arabera ez diskriminatzea, gainontzeko herritarrekiko kontsiderazio bera izatea adinekoekiko, hori eskaera zehatza, “horretarako beharrezko baliabideak eskatzen ditugu, maskarak, eskularruak, testa… konfinamenduaren irteera segurua bermatzeko”. Horiek guztiak, gainera, doakoak izatea eskatu dute baliabide urriak dituzten pertsonentzat.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.