Ezkue-Tximistarri eskalada guneko ainguraketen egoera berrikusi dute
Pasaiako Udalak gaur jakinarazi du ohar bidez, egunotan egin dela ainguraketen ohiko berrikusketa Jaizkibelen dagoen eskalada gunean.
Pasaiako Udalak jakinarazi berri du Ezkue-Tximistarri eskalada gune askeko ainguraketen egoera berrikusi dute, oinarrizko segurtasun eta kalitate baldintzak betetzen direla ziurtatzeko. Ainguraketa guztiak, egoera onean daude. Egoerak baimentzen duenean beraz, segurua izango da bertan eskalatzea.
Jaizkibel mendian kokatuta dago Ezkue-Tximistarri eskalada gune askea eta Gipuzkoko Mendizale Federazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundia babesa du.