Koronabirus kasu berri bana Errenterian, Pasaian eta Oiartzunen
Koronabirus kasu berri bana Errenterian, Pasaian eta Oiartzunen. Lezon egun asko dira infektatuen kopurua ez dela igo, 13an mantentzen da.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (hilak 23) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, hilaren 22tik 23ra, kasu berri bana izan dira Errenteria-Oreretan, Pasaian eta Oiartzunen. Lezon kopuru metatua 13koa da azken 10 egunetan.
Honakoak dira Oarsoaldeko herrietako positiboen datu metatu zehatzak (parentesi artean, hilaren 22ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana.
- Errenteria-Orereta: 87 (+1)
- Pasaia: 39 (+1).
- Oiartzun: 18 (+1)
- Lezo: 13 (=)
OARSOALDEKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Oarsoaldeko lau herrietako infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Beheko estekan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.