Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lezoarrek antxotarrei erronka jo ziotenekoa

Dantzan jarriko dituzte herritarrak. Hori lezoarrak eta antxotarrak aurrez aurre jarriko dituen erronkaren gakoa. Ahalik eta jende gehien jarri nahi du dantzan herri bakoitzak erronka irabazi, baina batez ere, sareak josteko.

Lezoarrak eta Antxotarrak erronkan neurtuko dute elkar.
Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo,Pasaia
2020/04/24

Koronabirus aroak, erronkan murgildu ditu lezoarrak eta antxotarrak. Dantzan ahalik eta herritar gehien biltzea da erronka irabazteko gakoa, doinu jakin bat erabilita: Modus Operandi taldearen This is the fiesta kanta. Hori oinarri hartuta etxealdian ahalik eta familia kide gehien bilduta dantza egitea eta bost segundoko bideo batean biltzea egin beharreko lana. Guraso, seme-alaba, anai-arreba, aiton-amonak, izeba-osabak… denak balio du. Ez du axola dantzan ondo egiten duten edo ez, pausu elegantez ari diren, edota erritmoa egoki jarraitzen duten; garrantzitsuena jende askok egitea bat erronkarekin, ahalik eta gehien. Izan ere, dantzan herritar gehien jartzen dituen herriak irabaziko du erronka.

Aitzol Saizar Viaña lezoarra erronka egosi duten gazteetako bat da. Lezok jarri zion erronka Antxori, eta ohorez eta serio betetzeko jaso zuen azken horrek. Antxotarrek, egin aurretik, dagoeneko esan omen dute irabaziko dutela, «ez husteko galanta emateko gai gara ordea lezoarrak», dio Saizarrek. Helburua, berriz, ondo pasatzea omen da, berrogeialdia arintzea herritarrei, «eta bide batez, bi herrien arteko sarea eraikitzea».

Saririk ez omen dago, baina ohorea dute jokoan bi herriek, eta ziur onena emango dutela podiumean txapeldunaren lekua hartzeko. Erronkaren sorreraren gainean mintzatu da lezoarra. Antxoko Topaguneak zein Piztu
Lezok azken aldian abiatu dituzten dinamikak aberasgarriak izan omen dira, eta batzuk besteenak hartu eta beren herrian egin dituzte, «azken hilabeteetan gure arteko pike modukoa izan dugu, beraz».

Norgehiagoka hori osasuntsua dela dio Saizarrek. Irratsaioa ere jarri dute martxan Lezon berrogeialdiaren aringarri, eta bertara gonbidatu zituzten —telefono elkarrizketa bidez, noski— Antxoko Topaguneko bi kide, «Antxon berrogeialdiaren harira zein dinamika abiatu dituzten kontatzea nahi genuen, eta guk Lezon jarritakoak ere partekatzea. Irratsaioaren amaieran erronka proposatu genien, hartu-emana sustatzeko».

Erronka Lezok jarria
Erronka jarri, beraz, Lezok egin du, eta ez dira kikildu antxotarrak, gogotik onartu baitute. Parte hartu nahi dutenek erraza dute: Modus Operandi taldearekin kantarekin bost segundoko bideoa grabatu behar dute; honakoa garrantzitsua: horizontalean egitea. «Etxeko guztiak azaltzera animatzen ditugu, ahalik eta jende gehien, txoroarena egiten, dantzatzen edota mezu zehatza erakusten», zehaztu du lezoarrak.

Grabatutako hori, etzi (hilaren 26a) baino lehen bidali beharko dute; lezoarren kasuan, 628 403 661 telefono zenbakira. Antxotarrek, berriz, Topagunearen antxokotopagunea@gmail.com posta elektronikora bidali beharko dute. Gomendio bat ere egin dute antxotarrek: jantzi zuri-gorriz azaltzeko bideoetan.

Jasotako horiekin guztiekin bideo zoragarri bakarra osatzeko bizpahiru egun izango ditu herri bakoitzak, eta datorren asteazkenean (hilak 29) zabalduko dituzte sare sozialen bidez. Piztu Lezo dinamikak berrogeialdian martxan jarri duen webgunearen bidez ere —piztulezo.eus— zabalduko du.

Saretzea sari

Pasaiako gainontzeko barrutiak eta Oarsoaldea osatzen duten Errenteria-Orereta eta Oiartzun erronkara batu ez izanaren arrazoiez galdetuta, Antxorekin aurretik Lezok izan duen hartu- emana aipatu du Saizarrek, «aurre ezagutza bat bagenuen, harreman bat eta hortik sortu da erronkarena». Epe laburrean ez badute Oarsoaldeko erronkarik aurreikusten ere, oso aproposa iruditu zaio erronka komun batean edo bestelako dinamika batean lau udalerriak batzea.

Erronka Lezok jarri du, baina kantua Antxok erabaki du, «beraiek erabaki dute Modus Operandi taldearen This is the fiesta izatea». Arrazoia ez dakiela aitortu du, eta galdetu ere ez zuten egingo ziurrenik. Baliteke talde gasteiztarrak kantu horretan Antxoko sanferminak aipatzen dituelako, beste jai askoren artean, aukeratu izana, herriari keinu egiten diolako. Oreretako madalenak ere aipatzen ditu. Kontuak kontu, berrogeialdiari jai giroko kantu batekin erantzungo diote.

Saririk ez du izango erronkak, «gehienbat berrogeialdia alaitu nahi dugu, sarea sortu bi herrien artean, harremana sakondu etorkizunean ere mantentzeko; hartu-eman hori bada saria dagoeneko». Horren harira, herri sena erakustera deitu ditu lezoarrak Saizarrek, «bizirik gaudela erakustera egoera honetan ere».

Dinamika arrakastatsuak

Hainbat iniziatiba jarri ditu martxan dagoeneko etxealdia hasi zenetik Piztu Lezok, eta horiek jasotzen ari diren erantzunarekin pozik azaldu da Saizar: «Irratsaioaren lehenengo eta bigarren emanaldiek 300 entzunaldi izan zituzten, eta argazki lehiaketan, berriz, 60 argazki jaso ditugu; oso pozik gaude herriaren erantzunarekin eta inplikazioarekin».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.