Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Puntadaz ametsak josten

Saioa Matxain sortzaileak txikitatik zuen argi diseinatzailea izan nahi zuela. Bere ametsa Torrekuan ari da egi bihurtzen, puntadaz puntada, Sai Suo markarekin.

Saioa Matxain Torrekuako bere tailerrean artxiboko argazki batean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/04/24

Txikitatik zuen gustuko marraztea, diseinatzea, eta ez zuen gehiegi pentsatu behar izan zer izan nahi zuen handitan Saioa Matxainek, «oso argi nuen diseinatzailea izan nahi nuela». Batxilergo artistikoa egin eta 18 urterekin Bartzelonara joan zen diseinua ikastera, lau urtez.

Lizentziatu zenean pare-parean tokatu zitzaion krisia. «Inolako proiekturik hasteko garai egokia ez zenez, herrira itzuli eta beste lanetan aritu nintzen urte batzuez, eta ondoren, Donostian ikuskizunetarako eta neurrira egindako jantzien goi mailako teknikak ikasi nituen», esan du. Denbora epe horretan, gainera, hainbat bilduma lehiaketetara aurkeztu zituen ikasketei jarraipena eman eta Gipuzkoako moda mundua ezagutzeko.

Kutxa Kultur Modak Tabakaleran duen hazitegian aritu zen egoiliar urtebetez bere proiektua garatzen, eta hainbat desfile egin zituen Tabakaleran bertan, Tolosan, eta Getariako Balentziaga museoan: «Kutxa Kulturren urtebete egon zaitezke eta zure proiektuari forma pixka bat emateko aukera duzu, baina ez sakontzeko, hurrengo pausoa Habian Fabrika Kreaktiboan sartzea izango zela erabaki nuen».

Tailerra Torrekuan

Bertan du tailerra, Torrekuan, COVID-19ak eragindako alarma egoeraren ondorioz etxetik lanean ari bada ere une honetan. Bi urte darama autonomo gisa lanean Habian proiektuaren barruan: «Proiektua finkatzen laguntzen ari dira bertan, banketxeekin harremana egiten lantegi proiektua aurrera eramateko, zenbakiak egiten… Finean, enpresa arlo hori pixka bat lantzen. Azkenean gure ikasketak kreatiboak dira, eta lanbide bezala hau aurrera ateratzeko beste hainbat arloen gaineko ezjakintasuna dugu».

Sai Suo marka sortu du Matxainek, emakume arropa diseinatzen du. Egunerokoan erabiltzeko arropa da sortzen duena.«Ez dago pentsatuta festetarako edo egoera berezietarako. Eguneroko arropa izanagatik ere, egia da arropa ezberdina dela. Koloreak eta formak bereziak dira», zehaztu du.

Kalean barrena zoazela Donostian edo Bartzelonan ikusten dena oso ezberdina dela dio diseinatzaileak, «hemen oso linealak gara, oso antzeko janzten gara, jendeak beldurra du zerbait oso ezberdina janzteko». Matxainen diseinuak egunerokoan erabiltzekoak dira, baina linealtasun hori apurtu dute; diseinu ausartagoak dira, ezberdinak, originalak.

Bilduma gehienetan puntuzko jantziak sartzen dituela nabarmendu du, bereizgarri gisa: «Lehenengo bildumetan jertseak eskuz egiten nituen eta orain trikotatzeko makina erosi dut, ekoizpena azkartzeko». Prozesu guztia Matxainek egiten du, hasieratik amaierara arte: diseinatu, patroiak, eta josi. «Bilduma txikiak egiten ditut oraindik prozesuaren hasieran nagoelako. Erakusgai moduan egin ditut orain arte bildumak; txikiagoak ere egin ditut, azoketan saltzeko. Oso gauza txikiak». Neurrira ere egiten ditu jantziak, «bildumak erakusgai gisa erabiltzen ditut».

COVID-19aren eragina
Aurten ekoizpena handitzea aurreikusia zuen, baina COVID-19aren krisiak asmo hori kolokan jarri duela dio. Eragina izaten ari da, zalantzarik gabe, bere jardunean, bere markarekin lan egiten duelako Matxainek. Baina horrekin batera antzerki eta zinemarako jantzigintzan ere ari da, baita formazioan ere, joskintza eta patroigintza eskolak ematen, «bi arlo horiek geldituta daude orain».
Bere markarekin bilduma berriak sortzeko baliatzen ari da krisi egoera, baina azken hori ere ez da erraza izaten ari, materiala lortzea ezinezkoa bihurtu delako. Tailerretik etxera eramandako materialarekin bilduma txikiak eraikitzen ari da, modelo bakarrekoak, bere web orrian erakusteko.

Gehienbat neurrira egindako jantzien joskintzan egiten du lan. Sortzen dituen jantzien salneurria ezberdina da erabilitako materialaren arabera, baina hainbat adibide jarri ditu Matxainek: «Ezkongaiaren soinekoak diseinatzea eta jostea 1.000 eta 2.000 euro artean balio du; galtza pare batek 150 euro; jertseek 200 euro inguru; eta berokiek 300 eurotik gora balio dute. Erabiltzen den materiala prezioarekin lotuta doa, noski».

Sariak
Ikuskizunen mundua ikaragarri gustatzen zaiola aitortu du diseinatzaileak, «eroso sentitzen naiz». Horrekin lotu du bere ametsetako bat, behintzat. Berak sortutako diseinuek, jositako jantziek Goya edo Max sari bat irabaztea du amets Matxainek, «izugarria litzateke, halako proiektu handi batean parte hartzea askotan amestu izan dut».

Hala ere, gutxiagorekin ere konformatzen da sortzailea. «Nahi duzuna diseinatu eta saltzea bada nahikoa amets; izan ere, arlo sortzailea badut, baina honek funtziona dezan, enpresa arloa ere kontrolatu behar duzu, eta hori da prozesu honetan zailena. Inork ez dizu hori irakasten, eta beharrezkoa da proiektuak aurrera egin dezan».

Berak sortutakoa marka sendoa bihurtzea ere badu amets diseinatzailek, «pixkanaka noa, poliki, eta egia esan egoera honek bete-betean jo gaitu».
Bertako sortzaileen lana babestera deitu du: «Ikasten ari gara garrantzitsua dela hemen egindako gauzak edukitzea, eta horretarako bertako sortzaileak eta ekoizleak babestu behar dira, hurbilean sortutakoak gure industria indartu eta 0 kilometroa sustatzen du».

Matxainen jantzi bildumak saisuo.es webgunean ikus daitezke. Harekin harremanetan webgune horren bidez, 665 725 335 telefono zenbakira deituta, edota Facebook eta Instagram bidez jar daitezke interesdunak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.