Positiboen kopuruak gora egin du Oarsoaldeko lau herrietan
Azken zenbaketaren arabera, 10 koronabirus kasu berri atzeman dira eskualdean. Bost Errenteria-Oreretan, bina Oiartzunen eta Pasaian, eta kasu bakarra Lezon.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (hilak 25) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, hilaren 24tik 25era, 10 COVID-19 positibo berri zenbatu dira Oarsoaldean. Bost Errenteria-Oreretan, bina Oiartzunen eta Pasaian, eta kasu bakarra Lezon.
Honakoak dira Oarsoaldeko herrietako positiboen datu metatu zehatzak (parentesi artean, hilaren 24ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana.
- Errenteria-Orereta: 98 (+5)
- Pasaia: 41 (+2).
- Oiartzun: 21 (+2)
- Lezo: 15 (+1)
OARSOALDEKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Oarsoaldeko lau herrietako infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Beheko estekan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.
