Merkatari eta ostalarientzako online ikastaroa antolatu da ostegunerako
Hilaren 30ean egingo da, 'Zure negozioa koronabirus garaian; kudeaketa estrategikoa zure establezimenduan', Vicky Olaizola merkataritza-garapen adituak gidatuta.
Eskualdeko merkatari eta ostalari elkarteen dinamizaziorako ekintzekin jarraitzen dute Oarsoaldea Garapen Agentzian. Asteotan kolektibo hauei laguntza ematea premiazko bihurtu da, koronabirusak dakartzan ondorio ekonomikoak gutxitzeko. Hilaren 30erako (osteguna) ostalari eta merkatariei zuzendutako online ikastaro ala webinarra antolatu du garapen agentziak, 10:00etatik 11:00etara.
Egungo egoeratik abiatuta, etorkizuneko lan ereduari begiratuko diote. Zure negozioa koronabirus garaian kudeaketa estrategikoa zure establezimenduan ikastaroan, jabeek ikasiko dute haiek izan beharko dutela ezinbestean haien komertzioaren aldaketaren protagonistak.
Merkataritza-garapenean aditu den Vicky Olaizolak gidatuko du ikastaroa. AEBko Zaran, Apple eta Springfield dendetan zuzendari izandakoa da eta gaur egun, Luxottica Iberian merkataritza zuzendaria da. Bere lanpostutik, 189 salmenta puntu kudeatzen ditu Olaizolak.
Bere esperientzia oinarri hartuta, egoera berri batean negozio bat aurrera ateratzeko eman beharreko gakoak azalduko ditu adituak. Esan bezala, saioa internet bidezkoa izango da, Zoom plataforma erabiliz alegia. Nahi duenak, izena eman ahalko du ikastaroan. Informazio gehiagorako, jarri harremanetan posta elektronikoz, ala telefonoz, 943 494 129 zenbakira deituz.