2020/4/27

Yoni Camacho Sonakay taldeko abeslaria.

Kultur Labearen eskaintza berria, gaurtik

Gaurtik hasi eta ostegunera arte programazio anitza eskainiko du Kultur Labea proiektuak. Yoni Camacho Sonakay taldeko abeslariak estreinatuko du astea bere emanaldiarekin, gaur.

Iztieta-Ondartxok, jaietako egun nagusia ospatuko du

Ohiko moduan ez, baina ospatu ospatuko dute Iztieta-Ondartxoko bizilagunek auzoko jaietako egun nagusia.

Pasaiako lonja berria

Eusko Jaurlaritzak PCR probak egingo dizkie arrantzale guztiei

Lanean ari direnean segurtasun neurriak errespetatzea zaila dela argudiatuta hartu du erabakia Jaurlaritzak. Momentuz ez dute kasu positiborik zenbatu.

Josu delgado

Josu Delgado: "Osasun krisiak agerian utzi du euskararen tokia ustezko gizarte elebidunean"

Euskara zinegotziak errepasoa eman die alorrarekin zerikusia duten hainbat gairi: hiztunen eskubideak, errenta aitorpena euskaraz egiteko gonbitea, Kuadrillategi...

"Astean bitan autoa martxan jartzea komeni da, sustorik ez izateko"

COVID-19ak eragindako alarma egoera eta konfinamenduarengatik, badira geldirik dauden autoak. Pertsonek, etxealdiak eragindako ondorioak arintzeko bitartekoak beharrezkoak dituzte; eta etxealdi horrek ibilgailuetan izan ditzakeen ondorioak, eta batez ere, jabeen poltsikoetan gerora, saihesteko hainbat aholku eman ditu Imanol Blancok.

Urtebetetzeak ospatu eta kalejirak egiteari utziko dio Babes Zibilak

Etxeko txikienentzat egoera berri bat hasi zen atzo 4o eguneko etxealdiaren ostean. Egunean behin, heldu batek lagunduta, ordubetez paseatzera ateratzeko aukera dute atzotik. Hori horrela,  Babes Zibileko boluntarioek erabaki dute ez dela hain beharrezkoa "poz txiki" horiek ematen jarraitzea, eta horrenbestez, urtebetetzeak ospatu eta kalejira egiteari utziko diote.

Lur Saizar eta Ager Arrieta, 'Mundua begiratzeko leihoak' lehiaketaren irabazle

Lur Saizar eta Ager Arrieta 'Mundua begiratzeko leihoak' lehiaketaren irabazle izan dira. Argazki guztiak Piztu Lezoren webgunean ikus daitezke.

Etxean entretenitzeko ideiak

Zer egiten ari zara egun hauetan? Partekatu zure bizipenak gurekin.

Merkatari eta ostalarientzako online ikastaroa antolatu da ostegunerako

Hilaren 30ean egingo da, 'Zure negozioa koronabirus garaian; kudeaketa estrategikoa zure establezimenduan', Vicky Olaizola merkataritza-garapen adituak gidatuta.

Errenteria-musikaleko-ikasleak

Errenteria Musikalek zabalik du matrikula epea

Errenteria Musikaleko ikasleek zabalik dute datorren ikasturterako izena emateko epea. Ikasle berriek, berriz, maiatzaren 4taik aurrera izango dute izena emateko aukera.

Egokituta dator Bidez bide zerbitzua, landa eremuari erantzuteko

Bidez bide zerbitzua behar dutenek, 690 76 94 66 telefono zenbakira deitu behar dute erabili ahal izateko.

Haurrekin kalera ateratzeko hainbat gomendio eman ditu udalak

Atzotik haurrak ordubetez atera daitezke kalera. Pasaiako Udalak barruti bakoitzera egokitutako hainbat gomendio luzatu dizkie gurasoei.

Oarsoaldean infektatu berri bakarra azken orduetan, Pasaian

Oarsoaldean infektatu berri bakarra azken orduetan, Pasaian. Azken egunetan, oro har, gorakada izan dute positiboek Oarsoaldeko lau herrietan.

bidez bide

Osasun larrialdi egoerara egokitu da Bidez-Bide garraio zerbitzua

Altamira eta landa eremuetan bizi direnen mugikortasuna bermatzeaz gain, erosketak etxera eramateko aukera ere eskainiko da larrialdi sanitarioak iraun bitartean.

biyurrienea oiartzun aurrea

Biyurrieneak eta Oiartzun Aurrea-k plangintza proposatu dute aste honetarako

Beste aste batez, Biyurrieneak eta Oiartzun Aurrea-k aisia betetzeko eskaintza egin dute. Gaurtik hasita eta igandera arteko egitaraua sortu dute.

Gehiago