Biyurrieneak eta Oiartzun Aurrea-k plangintza proposatu dute aste honetarako
Beste aste batez, Biyurrieneak eta Oiartzun Aurrea-k aisia betetzeko eskaintza egin dute. Gaurtik hasita eta igandera arteko egitaraua sortu dute.
Biyurrienea eta Oiartzun Aurrea-k oiartzuarren aisia betetzeko eskaintza egiten jarraituko dute. Berrogeialdia izenari izana ematen dioten 40 egunak gaindituta, gaur hasi da konfinamenduaren zazpigarren astea.
Gaur hasi eta igandera arteko egitaraua prestatu dute bi eragileek, aurreko astetako ildoari jarraituz. 11:00etan Herri Hezitzailearen saio bat eskainiko dute (igandean izan ezik). Honakoa da gainontzeko jardueren egitaraua:
- Gaur, hilak 27: Parodia txalentx. Lohizune eta Izaroren kontzertua (19:00etan).
- Bihar, hilak 28: Ipuin txalentx.
- Etzi, hilak 29: Haurren irakurraldi jarraitua (17:00etan).
- Osteguna, hilak 30: Herritarren gomendioak.
- Ostirala, maiatzak 1: Escape room berria, eta Alazne eta Josuren kontzertua (19:00etan).
- Larunbata, maiatzak 2: 20:00etako txaloen ondoren, balkoietako dantza txalentx.
- Igandea, maiatzak 3: 18:00etan bingoa, eta 19:00etan zinema emanaldia.
Sare sozialetan
- Biyurrienea: Instagramen eta Facebooken.
- Oiartzun Aurrea: Facebooken, Instagramen eta Twitterren.