Aukeratu Antxoko leihoetatik egindako argazkirik onena
21 argazki bildu ditu Antxoko Topaguneak antolatutako leihotik egindako argazki lehiaketa. Herriak erabakiko du zein de argazkirik onena.
Bide demokratikoa hartuko dute, Antxoko leiho eta balkoietatik egindako argazkien irabazlea aukeratzeko. Antxoko topaguneak irudi onenak bozkatzeko aukera eman du, webgune honen bitartez. Bozkatu ahal izateko nahiko izango da norberaren helbide elektronikoa idaztearekin.
Guztira, 21 argazki aurkeztu dira lehiaketara. Gezurra badirudi ere, aniztasuna da nagusi argazkien artean. Batzuk herrira begira jarri dira, beste batzuk portura eta beste batzuk Antxon gune berdeak ere badirela erakusteko gai izan dira. Irudian ikusten denaz harago, argazkietan esanahi metaforikoa ere bilatu dute hainbatek. Antxoko balkoi eta leihoetatik bada zer ikusi.