Berri ona: azken orduetan koronabirusagatik positiborik ez dago Oarsoaldean
Berri ona: azken orduetan koronabirusagatik positiborik ez dago Oarsoaldean. Aurreko egunetako joera hautsi egin da, beraz.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (hilak 27) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, hilaren 26tik 27ra, Oarsoaldeko lau herrietan ez dago koronabirusagatik gaixotu den herritarrik.
Honakoak dira Oarsoaldeko herrietako positiboen datu metatu zehatzak (parentesi artean, hilaren 26ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana. HITZAk ez du jakiterik izan egun kasu horietatik zenbat dauden aktibo.
- Errenteria-Orereta: 98 (=)
- Pasaia: 42 (=).
- Oiartzun: 21 (=)
- Lezo: 15 (=)
OARSOALDEKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Oarsoaldeko lau herrietako infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Beheko estekan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.