Erosketak egitean ere, lehen hitza euskaraz
Etxealdi garai honetan, neurtuak dira irteerak, baina horietan ere euskara erabiltzera deitu du Lau Haizetara elkarteak. Erosketak egitera atera ateratzen direla herritarrak ekarri du gogora, eta dendara sartzean edota ilaran itxoiten ari diren bitartean lehen hitza beti, euskaraz egiteko eskatu die herritarrei.
Lau Haizetara Euskaltzaleen Topaguneak mezua helarazi die gaur errenteriarrei Euskaraldiarekin lotuta. Etxealdi garai honetan, neurtuak dira irteerak, baina horietan ere euskara erabiltzera deitu du. Erosketak egitera atera ateratzen direla herritarrak ekarri du gogora, eta dendara sartzean edota ilaran itxoiten ari diren bitartean lehen hitza beti, euskaraz egiteko eskatu die herritarrei.
Orain arteko erronketan bezala, honetan ere argazkia edo bideoa grabatzekotan eta sare sozialetan partekatzerakoan #EtxealditikEuskaraldira traola eta@euskaraldia eta @euskaraldiaerrenteria aipamenak egiteko eskatu du. Baita leiho eta balkoiak koloretako puntuak erabiliz apaintzeko ere, bertan ahobizi eta belarriprestak daudela jakiteko.