Kiroldegiko argazkiak biltzen ari dira Elorsoroko arduradunak
Larunbatean beteko dira 23 urte Oiartzungo kiroldegia ireki zutenetik. Urteurrena behar bezala ospatu ezin denez, argazki bidez egingo dute.
Datorren larunbatean (maiatzak 2) beteko dira 23 urte Elorsoro kiroldegia ireki zutenetik. Beren erabiltzaileek ongi baino hobeto dakitenez, kiroldegia itxita dago, eta ezingo dute urteurrena behar bezala ospatu.
Horregatik, kirol instalazioak kudeatzen dituen BPXport enpresak erabiltzaileei deialdia egin die: kiroldegian atera dituzten (eta erakutsi daitezkeen) argazkiak bidaltzea. Argazkirik ez duenak ere parte har dezake, oroitzapenak idatzita.
Argazki, bideo edota oroitzapenak e-posta bidez bidali beharko dira.