Talaia industriaguneko errepidea asfaltatzen ari dira
Udalerriko beste hainbat industriagunetan egin bezala, Oiartzungo Udala Talaiako azpiegitura txukuntzen ari da. SPRIren diu laguntza du.
Talaiako industriaguneko errepidea asfaltatzen ari direla jakinarazi du Oiartzungo Udalak. Lanbarren, Lintzirin edo Ugaldetxoko industriaguneetan egin bezala, lantegi ugari hartzen dituen eremua txukuntzen ari da.
Asfaltatze lan horiek 307.469 euroko inbertsioa suposatuko dute. Udalak obren %52 ordainduko du, eta gainontzekoa (150.000 euro) Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren ekarpena izango da.
Lanak hamar astetan bukatuko direla aurreikusi du Oiartzungo Udalak.