Mendiburu 14ren euste-hormak egiten hasiko dira astelehenean
Pasa den astean hasi ziren berriro lanean, eta euste-hormak ezartzeko garabiak muntatu dituzte. Astelehenean hasiko dira lanarekin.
Aste batzuk geldituta egon ondoren, Mendiburu 14 eraikina egiten ari diren langileak pasa den astean bueltatu ziren lanera. Garabiak muntatzen aritu dira, obraren oinarria izango diren lanak egiteko.
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, datorren astelehenean hasiko dira eraikinaren euste-hormaren lanak, baita eraikin baten paretarenak ere. Piboteak sartu behar dituzte, eta udalak ohartarazi du zarata sortuko dutela. Horregatik, bizilagunei barkamena eskatu die aldez aurretik.