Ahalduntzerako sareak jostea, inoiz baino beharrezkoagoa
Osasun krisiaren ondorioz, Eskola Feministak ere aurrez aurreko jarduera bertan behera utzi behar izan zuen; aurrez aurrekoaren ordez, modu birtualean ari da ikasleen eta irakasleen artean sortutako sareei esker, eta egokitzeko eta berrasmatzeko gaitasunari esker.

Esfortzua egin dute berrasmatze horretan, ezinbestekoa den lana; izan ere, beti beharrezkoak badira Emakumeen Etxearen eta Eskola Feministaren bueltan sortu diren, babeserako, zaintzarako eta ahalduntzerako sareak, zer esanik ez COVID-19ak eragin duen egoeraren aurrean. Azken hori nabarmendu du udalak, bereziki, beharrezkoak direla bizitzen ari garen testuinguruan. Horrenbestez, egiten ario diren lana aitortzeko, Eskola Feminista dinamizatzen duten irakasleen testigantzak bildu dituzte bideo batean.
Bertan eskolaren beraren garrantziaz eta beharraz, sarea josten jarraitzearen ezinbestekotasunaz, moldatzeko aukeratu dituzten bideak, harremanak ez etetearen garrantziaz mintzatu dira besteak beste, Mertxe Tranche, Nekane Tomasena, Kontxi Lopez, Bea Lopez, Tatiana Arzelus, Txelo Berra, eta Ainara Sarasketa.
Orientabide juridiko eta norbanakoaren jabekuntza gunea zerbitzuak telefonoz ematen jarraitzen duela Emakumeen Etxeak gogorarazi du, bestalde, udalak. BIetarako, aurretik hitzordua eskatu beharra dago: 010 edo 943 449 600 telefono zenbakietan, edo Emakumeen Etxearen posta elektronikoa eta Eskola Feministaren posta elektronikoaren bidez eskatu daiteke.