Espainiako Auzitegi Nazionala 'herriko tabernen' epaia exekutatzen hasi da. Igandera arte animo mezuak jasoko dituzte.
Oiartzun Aurreak eta Biyurrieneak jarduerak prestatu dituzte aste osorako. Gainera, bigarren escape room-a aurkeztu dute.
COVID-19aren krisiak alarma egoera ezarri zuenetik ateak itxi gabe ari dira oinarrizkoak diren herriko saltoki ugari lanean. Horiei guztiei esker ona erakutsi nahi izan diete, txikitasunean, oinarrizko direlako.
Bihar Frantziako Polizia Nazionalak Hendaian duen komisarian aurkezteko hitzordua eman diote Zigor Garro oreretarrari.
Korononabirusaren ondorioak aintzat hartuta, ohiko terraza tasak baliogabetu eta likidazio berriak egingo ditu Pasaiako Udalak. Ordainketak, benetako erabilerari lotuak izango dira.
Hiribildu eratu zeneko 700 urte bete ditu Errenteria-Oreretak. Urteurrena historiaz jantzi du Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlariak .HITZAk, Errenteriako Udalarekin elkarlanean, urteurrenari buruzko elkarrizketa sorta egingo du.
Ostiralero, eguerditan, haurren ahotsa entzun ahal izango da 106.5 FM frekuentzian. Aste honetan, bertso 'txalentx'-a egingo dute.
Lehen asteko saria ez da nolanahikoa izango, Hibaika arraun elkartearen bi kamiseta oparituko dituzte. Herritarrei jokoan parte hartuz gozatzera, ikastera eta irabaztera gonbidatu ditu Lau Haizetarak.
Osasun krisiaren ondorioz, Eskola Feministak ere aurrez aurreko jarduera bertan behera utzi behar izan zuen; aurrez aurrekoaren ordez, modu birtualean ari da ikasleen eta irakasleen artean sortutako sareei esker, eta egokitzeko eta berrasmatzeko gaitasunari esker.
Gaztelerazko irakurketa kluba Amaia Garciak dinamizatuta; eta Irakurketa Ozenki, 9-12 urte arteko haurrei begirakoa ere antolatu dute, Irene Sotelok gidatuta, hori asteazkenean.
Herriaren izaera geografiko bereziak eta azalera mugatuak aukera gutxi ematen dizkie paseatzera ala kirola egitera irten nahi duten herritarrei. Udalak, baimendutako hainbat ibilbide proposatu ditu.
Gaur bertan eta hilaren 10era bitartean iniziatiba abiatu dute Errenteria-Oreretako Landare elkarteari babesa emateko. Salaketarako modua ez da nolanahikoa; samurra izango da, maitasunez jositakoa.