Sartu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Bitxikeriak
  • Denda
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Hemeroteka
Sartu
IAGO IRIXOA CORTES, HISTORIALARI ETA IKERLARIA

«Munduari irekia zegoen, eta ukitu kosmopolita zuen Errenteriak»

Errenteria-Orereta
Gizartea

Hiribildu eratu zeneko 700 urte bete ditu Errenteria-Oreretak. Urteurrena historiaz jantzi du Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlariak .HITZAk, Errenteriako Udalarekin elkarlanean, urteurrenari buruzko elkarrizketa sorta egingo du.

Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlaria.
2020/05/04
Ikerne Zarate Ikerne Zarate

Hiribildu eratu zeneko 700 urtebete ditu Errenteriak. Atzera begira jarrita, nolakoa zen Errenteria 1320 urtean?

Populazio bati hiri-gutuna ematen zaionean bi aukera daude:aldez aurretik finkatua zegoen gune edo herrixka bati maila juridiko berria ematea, edo hiri-gutuna herri berri propio bat eratzeko erabiltzea. Hainbatek,1320ko dokumentuak aipatzen duen Orereta ‘toki’ edo ‘leku’ horren ildotik, ordurako eratua zegoen gunea ikusi dute Errenteriako kasuan, hau da, herrixka bat.

Nire uste apalean, erdibidean zegoen orduko hori: etxe gutxi batzuekin eratzen hasita zegoen auzune moduan ikusi be-har da. Hiri-gutuna eman zenean, Orereta izeneko eremu horrek ordurako nolabaiteko garapena izan zuela badakigu. XIII.mende amaierarako, Gaztelako erregeek Oiartzungo portua izateko toki aproposa zela iritzi izan zioten gune hori, produktuen inportazio-esportazioari lotutako hamarren zaharra edo itsas-hamarrena izeneko zerga kobratzeko; Oiartzungo kasuan, burdin esportazioari lotutako jarduerei aplikatuko zitzaion hori.Horrek esan nahi du Oiartzun eta inguruetan ekoizten zen metal horrek oihartzuna zuela, baita eskualdetik harago ere; bestela, erregeak ez luke zergarik kobratzeko interes berezirik izango. Egoera honetan lekuaren garapena bultzatuko zen, besteak beste, erregeak berak saria kobratzeko azpiegitura bat eraikiz,errenteria, alegia; eta bailaratik jaisten zen burdina itsasontzietan zamatzeko leku bat ezarriz.

Leku desberdinetan bizi ziren pertsonak, baina guztiak erakunde berari lotuak, Oiartzuni, hain zuzen ere. Horrek, bailarak oreretarrak nola ikusten zituen oso ondo islatzen du: Oiartzungo errenteriaren inguruan biltzen ari ziren pertsonak bezala. Bestalde, 1318an, erregeak Oiartzungo portuan ainguraleku bat ezartzea agindu zuen, Hondarribia-Getaria arteko itsas bidea egiten zutenen babes leku bezala, eta haien hamarrenak ez galtzeko asmoz. Aukeratutako lekua arrarotzat jo dezakegu, Orereta inguruak izan ordez,monarkak Pasai San Pedroko Kondemastitik bokalerako tartean ezartzea agindu baitzuen.Merkataritzan zeuden interes ekonomikoek beraien lekua zu-tela erakutsiko liguke horrek. XIV. mendeko kartografian ageri zaigun Oiartzungo portua izaten ari zen garapenaren itzalean garatzen zihoan komunitate batez hitz egin behar dugu.

Zein azalera, zenbateko biztan-leria zuen? Nolakoak ziren garaiko biztanleak?

Kuantitatiboki zenbat ziren azaltzea oso zaila da, ia ezinezkoa. Lope Isasti historialariak, XVII. mende hasieran, hiribildu barruko etxeak 250 inguru zirela adierazten du, baina hori ez zen XIV. gizaldiaren hastapenetako egoera inondik inora ere. Lehenengo hamarkadetan muina egungo Herriko Plazak eta bere inguruek osatuko lukete. Madalena eta Santa Klarako errebalak geroago sortu ziren, XV. mende-aren amaieran.Garaiko biztanleei dagokienez, ez zen Europakoekin desberdintasun handirik emango, nahiz eta lekuan lekuko aldeak eman hizkuntzan, janzkeran edota elikaduran.

Aza, tipula,porrua, zalkea, artatxikiz edo gariz egindako ogia, pikua, mizpira, sagarra, udarea, urra, intxaurra edo gaztaina ziren elikaduraren protagonistak. Kostaldean egonik, baina bereziki erlijioak ezarritako egutegi eta araudia dela eta, Errenterian arraina gehiago kontsumitzen zen haragia baino; biak ala biak freskotan, lehortuak edo gatzatuak. Egunean bi aldiz jaten zen, bazkaria 10:00etan edo 12:00etan zen. Ohiko edaria, sagardoa, baina ardoa geroz eta ospe handiagoa hartzen hasi zen, eta herriek bertan ekoizteari ekin zioten; Errenterian, mahasti edo ardantzen inguruko datuak ez dira ugariak, baina badakigu, Pontika inguruetan izan zirela.

Harremanak nolakoak ziren inguruko herriekin? Oiartzun Errenteriaren menpe gelditu zenean gatazka handiak izan zituzten bi horien artean, ezta?

Hiri-gutunak Oiartzunengan eragin latza izan zuen, hura baitzen eskualdeko buru administratiboa 1320ra arte. Bat-batean bere zentraltasun politiko, ekonomiko eta erlijioso horri arrakalak sortzen hasi zitzaizkion, gero eta handiagoak, XVI. mende hasierara arte itxiko ez direnak. Bi aldeen lehenengo liskarrak1340an dokumentatuak ditugu,oiartzuarrek zer eta hiri- gutuna lapurtu eta ezkutatu zutenean. Oreretako Herri Memoria taldeak, eta bereziki Luis Elberdinek burutu duen lan mardulean, herriaren izenaren inguruko hipotesi interesgarria mahai gaineratu dute. Beraien ustez, bailararen eta hiribilduaren arteko borroka toponimiaren esparrura ere hedatu zen. Ez dugu ahaztu behar, gerora Errenteria izango zenari Oiartzungo Hiriberri edo Villanueva de Oiarso izena eman zitzaiola hiri-gutunean; hau da,bailararen zentraltasun politiko-az gain, izenaz ere jabetu zen.

Oiartzunek ez zuen nahi hiribilduak bailararen izena beretzat hartzea; beraientzat Oiartzungo hiribildu berria errenteria baitzen, oiartzuarren errenteria hain zuzen ere. Izenaren bidez, gune bakoitzaren izaera agerian utzi nahi zuten; batzuk tradizio eta garrantzia handiko bailara batekoak ziren bitartean, besteak azpiegitura arrunt eta soil baten inguruan finkatutako auzune kaskar batekoak besterik ez ziren. Errenteria izena ez zen inolako inperialismo gaztelar edo espainol maltzurraren ondorioa izan. Oiartzunen ekimena izan zen, Oreretan zeudenen izaera gutxietsi eta mespretxatzeko.

Itsasoak arrasto nabarmena utzi dio herriari. Portua zuen Errenteriak, eta horrek ekonomia jarduera bizia izango zuela suposatzen du, ezta?

Argi dago. Hori da historiak dakarren alde interesgarrienetako bat. Egun hiri garapenak zeharo aldatu dituen paisaien iraganeko jardueretara hurbiltzeko aukera ematen digu, askotan guztiz arrotzak diren ikuspegiak azaleratuz, gainera. Errenteriarentzat itsas jarduera oso garrantzitsua izan zen, sortu zenetik XVI. eta XVII. mendeetako gorenaldietara arte. Foru plazatik hasi eta Biteri kaletik Matxingoa [edo Kaputxinoak] lurmuturreraino zihoan kaia. Itsasokoa jarduera lehenetsia zela erakusten du horrek, izan merkataritzan, ontzigintzan edo arrantzan; erregearen aldeko zerbitzu militarrak ahaztu gabe. Errenteria ez zen Londres, Sevilla, Valentzia, Venezia edo Rafusaren mailara iritsi, jakina, baina bere txikitasunean, eta nazioartean ezaguna zen Pasaiako badiaren parte izanik, leku interesgarria bihurtu zen.

Funtsean, munduari irekia zegoen eta ukitu kosmopolita zuen leku bezala irudika dezakegu.

Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlaria.

Oso ondo kokatuta zegoen Errenteria, estrategikoki Pasaiako portutik Lapurdirantz edo Nafarroarantz zihoazenak bertatik igaro behar zuten.

Egoera horrek eragin positiboak ekarri zituen, jakina. Nafarroako burdinari, eta bertako zein Aragoiko artileari irteera emateko leku lehenetsietakoa bihurtu zen, Goizueta eta Errenteriaren arteko komunikazioak hobetzeko saiakerek edota Iruñeko merkatariek adostutako hitzarmenek ondo islatzen duten moduan. Iparraldekoen zein hegoaldekoen harremanak agerikoak ziren. Erlijio arloan, XVI.mende erdialdera arte Errenteria eta Gipuzkoako ekialdea Baionako gotzain barrutian sartuak zeuden, eta Gaztelako eta Frantziako koroen artean guda egoera zegoenean ere, Bidasoaren alde bateko zein bestekoen harremanei eusten zitzaien. Hiri-gutunaren aurreko garaian Oiartzungo udalbatzak 1316an idatzitako salmenta gutun bat bereziki nabarmentzekoa da, gaskoiez idatzita baitago. Gure inguruetan gaskoi komunitate sendo bat ezarri zela pentsatzera eraman gaitzake horrek, baina gure ustez gaskoiak zuen erabilera administratiboaren ohikotasunaren adierazle da.

Gertuko zein urrutiko harreman hauek gizarte mailan eragina izan zuten. Errenteriako historiarako horren adierazgarria den Gamon abizena horren lekuko da.

Ondorio ilunak ere izan ziren, gerrak eta horiek eragindako suntsiketak eta jazarpenak, besteak beste. Garaiko Europako monarkien guda-zelaia izan zen Euskal Herria, eta eragin horiek erresuma desberdinen mugetan kokatzen ziren lekuek bereziki pairatu zituzten, tartean Hondarribiak, Irunek, Oiartzunek eta, jakina, Errenteriak.

Mugan egoteak arazoak ekarri zizkion eta horren adierazle da behin baino gehiagotan eman ziotela su, larriena, 1638koa. Zein eragin izan zuen horrek herriarengan?

Aitortu behar badut, ez dakit 1638ko ondorioak ondo ikertuak dauden ala ez; ezezkoan nago.Hala ere, ditugun printzekin, su emate horrek bat baino gehiago kokoteraino utzi zuela argi dago; horren ernegatua, ezen hiribildua lekuz aldatzea planteatu zen, Basanoaga inguruetara. Azkenean kokapena bere horretan mantendu zen, suntsitutakoa berreraikitzea merkeagoa zelakoan. Mugakide izaera horrek eragozpenak ekarri zizkion eta ataka zailean utzi zuen Errenteria. Interesgarria litzateke jakitea hiriguneko etxeen jabetzan eraldaketa eta espekulaziorik izan zen; edo bertako eliteek ondare metaketa prozesu bati ekin zioten; hiribildu barnean maiztertzak eta errentamenduak areagotu ote ziren; eta hirigunetik landa mundurako bidearen joera handitu zen ala ez jakiteko.

Manchester Txikia izena ez zuen debalde hartu. Industriak indar handia izan du, herrian eragin itzela, populazioaren bilakaeran eta herriaren beraren itxuran. Noiz heldu zen industria eta zein bide egin zuen?

Ez dut uste galdera honi erantzuteko pertsonarik aproposena naizenik, gaia sakonki eta primeran ikertu dute Miguel Angel Barcenillak edo Jose Ramon Cruz Mundetenak. Argi dago XIX. mendearen erdialdean abiatu zen prozesuak ondorio sakonak ekarri zizkiola herriari.

Modu positiboan ikusi den garapen ekonomiko eta industrialak osasun, higiene eta demografia arloan ondorio latzak ere ekarri zituen. Demografia hazkundearen beharrak ez ziren berehalakoan bete, eta horrek bizi kalitateak nabarmen behera egitea ekarri zuen. Herrigunea zen biztanleriaren ugaritze horri eusten ziona eta, hori dela eta, jendea erruz pilatu zen bertan, gaixotasunen eragin handiagoa ekarri zuelarik.

Bestalde, lan baldintzetan lanaldi luzeak, adin txikiko umeen erabilera eta hauen, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko soldata-arrakalak ere eman ziren. Garai latzak izan ziren, ezbairik gabe; zenbait gauza langileen etengabeko borroka gogor eta luzeak zuzendu zituen, baina beste batzuk ez dira oraindik konpondu eta lortutako hainbat,aldiz, atzera bueltan doazela ematen du.

Bost kale zituen Errenteriak duela 700 urte; egun, hamabost auzo ditu. Bidean gune historikoaren inguruan eraikitzen jarraitu zuten eta hirigunearen itxura erabat aldatu: sarbide ateak desagertu ziren, padurak lehortu egin zituzten, portu txikia desagertu zen…

Pena da, zalantzarik gabe. Lehen esan dudan bezala, eraldaketa horrek guztiak zeharo itxuraldatu ditu Errenteria eta bere inguruak, Erdi Aroan eta Aro Berrian itsasoak izan zuen paper garrantzitsua estali eta ahantzi arte. Dena den, garaian garaiko kontu eta prozesuak dira. Askotan hortaz jabetzeak lan handiak ematen dizkigu, baina duela 20, 50,100, 500 edo 1.500 urteko kontuak egungo begiekin aztertzeko joera handia dugu. Oso erraza da kalean eta sofaren goxoan gaudenok duela 300 urteko baserri bat bere horretan manten dadila eskatzea, Aralarko txaboletarako bideak dauden bezala gera daitezela eskatzea, edo orkatzak gure mendietan ikustearen bukolikotasunaz gozatzea.

Baina bertan lan eta bizi direnek beraien beharrak dituzte. Garai guztiek behar nagusi edo lehenetsiak dituzte. Dena den, ondarearen aurkako txikizioak aurrera darraiela ezin dugu ahaztu; Delirium Tremens taldeak salatzen zuen bezala, aurrerapenaren izenean denak balio du. AHT trenaren aitzakiarekin Ergobian dagoen Erbitegi baserri berezia eraitsi nahi izatea edo, gurera etorriz, Kapitain Etxeko labea porlanez estaltzea eta Santxoenea 23ko armarria suntsitzea ez zen gaztelarren, frantsesen, frankismoaren edo sunsunkordaren errua izan; egungo gizartean gertatu eta gertatzen diren ekintzak dira.

Bestalde, ondarea Historiaurre, Erdi Aro edo Aro Berriari ez ezik, industria, teknologia edo trenbidearen garapenari ere lotu behar zaio; garai ilunagoak eta agian zikin eta zatarragoak gerta daitezke, baina azken finean gure iragana, zer ginen eta zer izan nahi dugun (edo ez dugun izan nahi) gorpuzteko berebiziko

tresna dira. Errenteriak, beste hainbat tokik bezala, galera nabarmena bizi izan du, baina zorionez badira zenbait arrasto eta horiek ezagutarazteko ekimenak.

Errenteria-Orereta 1320. urtean. Argazkia: Errenteriako Udala

Zer du egungo Errenteriak garai bakoitzetik?

Historiak eta bereziki arkeologiak duten beste magia berezietako bat da hori. Harrigarria dana egindako triskantzak eginda,oraindik orain elementu adierazgarriak mantentzeaz gain, berriak ere azaltzea, Kapitain Etxeko labea, lekuko.

Txikizioak txikizio, nork daki zer ezusteko gordetzen dizkiguten lurzoruak edo baserri eta etxeetako ganbarek. Asko galdu da, baina zorionez badaude zutik dirauten elementuak, bai ukigarriak direnak, baina baita ukiezinak ere.

Egun bizirik dirautenen eskarmentu, esperientzia eta bizipenek gure begietara zeharo arrotzak egiten zaizkigunen berri ematen digute, berebiziko informazio iturri dira. Horiei guztiei heldu beharra dago herriaren iragana ezagutzera eman eta etorkizuna prestatzeko.

Etorkizunerako zein oinarri ditugu?

Errenteriakoa ez den baten ikuspegitik eta horrek dakarren ezjakintasunetik, Errenteria herri bizia da, hori da garrantzitsuena. Akaso ez dago duela hiru hamarkada arte zegoen gautxoririk, baina zalantzarik gabe hamaika elkarte, ospakizun eta ekitaldi ditu, bertakoen eta kanpokoen parte hartzea sustatzen dutenak. Industriaren gainbeherari, 1980ko hamarkadetan drogak izan zuen eraginari, eta politikan izan zuen izenari gailendu zaio,eta lasta hori botatzea ez da batere erraza izan. Erronka horri eus-ea da lan nagusia, bereziki ditxosozko zomorroak gure bizitza baldintzatzen duen honetan.

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako.Herrigintza egin nahi dudalako.Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako.

Iruzkinen atala

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Agenda

«
apirila 2021
  • apirila 2021
  • martxoa 2021
  • otsaila 2021
  • urtarrila 2021
  • azaroa 2020
  • urria 2020
  • martxoa 2020
  • otsaila 2020
  • urtarrila 2020
  • abendua 2019
  • azaroa 2019
  • urria 2019
  • iraila 2019
  • uztaila 2019
  • ekaina 2019
  • maiatza 2019
  • apirila 2019
  • martxoa 2019
  • otsaila 2019
  • urtarrila 2019
  • abendua 2018
  • azaroa 2018
  • urria 2018
  • iraila 2018
  • abuztua 2018
  • uztaila 2018
  • ekaina 2018
  • maiatza 2018
  • apirila 2018
  • martxoa 2018
  • otsaila 2018
  • urtarrila 2018
  • abendua 2017
  • azaroa 2017
  • urria 2017
  • iraila 2017
  • uztaila 2017
  • ekaina 2017
  • maiatza 2017
  • apirila 2017
  • martxoa 2017
  • otsaila 2017
  • urtarrila 2017
  • abendua 2016
  • azaroa 2016
  • urria 2016
  • iraila 2016
  • abuztua 2016
  • uztaila 2016
  • ekaina 2016
  • maiatza 2016
  • apirila 2016
  • martxoa 2016
  • otsaila 2016
  • urtarrila 2016
  • abendua 2015
  • azaroa 2015
  • urria 2015
  • iraila 2015
  • abuztua 2015
  • uztaila 2015
▼
»
al.ar.az.og.ol.lr.ig.
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
       
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
242526272829 
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930     
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728   
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728    
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728     
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
29      
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

[Galeria] XXXIII. Sagardo Egunaren zuhaixkak landatu dituzte

2021/04/17
Errenteria-Orereta
2

'kantagiLtza' solasaldi musikatu zikloa bueltatuko da, luxuzko izenekin

2021/04/19
Oiartzun
3

Trukak badu bere oasia

2021/04/16
Oarsoaldea
4

Herri Arte Eskolak hasi du bidea

2021/04/19
Errenteria-Orereta
5

Lezon kenduta, COVID-19aren tasak gora asteburuan Oarsoaldeko udalerrietan

2021/04/19
Oarsoaldea
  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Cookie Politika irakurri dezakezu.

OnartuUkatuKonfigurazioa

Privacy & Cookies Policy

Cookien konfigurazioa

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Hauek bi multzo nagusitan bereizten dira: beharrezkoak eta ez beharrezkoak.
Beharrezkoak
Always Enabled

Webgunearen funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezkoak diren cookieak dira. Multzo honetan webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak soilik sartzen dira, baina ez dute inolako informazio pertsonalik gordetzen.

Ez beharrezkoak

Webgunearen funtzionamendu egokirako beharrezkoak ez diren cookieak dira. Analisia egiteko eta bestelako eduki barneratuen bidez erabiltzailearen datu pertsonalak biltzeko soilik erabiltzen dira. Derrigorrezkoa da cookieak webgunean erabili aurretik erabiltzaileak baimena ematea.