COVID-19agatik positibo bakarra Oarsoaldean azken orduetan
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (maiatzak 3) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, maiatzaren 2tik maiatzaren 3ra bitartean, positibo bakarra izan da Oarsoaldean, Errenteria-Oreretan zehazki.
Honakoak dira Oarsoaldeko herrietako positiboen datu metatu zehatzak (parentesi artean, maiatzaren 2ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana. HITZAk ez du jakiterik izan egun kasu horietatik zenbat dauden aktibo.
- Errenteria-Orereta: 105 (+1)
- Pasaia: 47 (=)
- Oiartzun: 22 (=)
- Lezo: 18 (=)
OARSOALDEKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Oarsoaldeko lau herrietako infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Beheko estekan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.