Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Landare libre nahi dute

Gaur bertan eta hilaren 10era bitartean iniziatiba abiatu dute Errenteria-Oreretako Landare elkarteari babesa emateko. Salaketarako modua ez da nolanahikoa; samurra izango da, maitasunez jositakoa.

Landare Herriarena kanpainaren kartela.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/05/04

Herriko tabernen aurkako epaia gauzatzen hasi zen Espainiako Auzitegi Nazionala joan den hilabete amaieran. Hala jakinarazi zuen Sortuk. Erabaki horrek eragina izango du Oarsoaldeko eta Bidasoko lau herriko tabernen gain: Errenteria-Oreretako Landare, Oiartzungo Girizia, Trintxerpeko Trintxer eta Irungo Hazian. Auzian sartutako herriko tabernen kontu korronteak enbargatzeko agindua eman du auzitegiak.

Euskal Herriaren eta ezker abertzalearen aurkako lapurreta erraldoia dela epai hori salatu du Sortuk. Baita, alarma egoerak ezarritako konfinamendu garaian bada ere, ez direla isilik geldituko, eta salaketa lau haizetara zabaltzeko prest daudela erakutsi du. Gaur bertan eta hilaren 10era bitartean iniziatiba abiatu dute Errenteria-Oreretako Landare elkarteari babesa emateko. Taberna eta elkartea izatetik harago doa, ez da elkargune gastronomiko hutsa; azken funtzio hori betetzen du, baina herriaren bizitza politikoari, sozialari, kirolari eta kulturari ere ekarpen itzela egin dio Landarek sortu zen urtetik beretik. 37 urte bete ditu Landarek aurten; urte horietan guztietan hamarnaka eta hamarnaka bazkideren lana, ilusioa, gogoa bildu ditu; herriari ekarpena egiteko hamaika iniziatiba kozinatu dira bertan.

Elkartea dago jokoan, haren desagertze fisikoa; herrian izan duen 37 urteko ibilbidearen ostean, ezereza, baina horrekin batera, hamaika ilusio, lagun ugariren lana eta esfortzua, hamaika iniziatiba daude jokoan, pareta horien artean azken urte luzeetan gordetako hamaika bizipen, une labur eta amaiezinak, konfidentziak, begiradak… irri ugari, eta noski, baita malkoak ere. Finean, herritar ugarirentzat esfortzu eta ahalegin handiarekin eraikitako erreferentzia espazioa, fisikotik harago doana, dago jokoan.

Salaketarako modua ez da nolanahikoa; samurra izango da, maitasunez jositakoa. Zer da zuretzat Landare? Hori bota duten galdera, nahi duen orok erantzun dezan; une bat izan daiteke, pentsamendu bat, usain bat, kolore bat, bizitza esperientzia bat edo hamaika, balio bat, irakaspena… Dena delako hori, postit batean idatzi eta Landare kanpoaldean kokatutako panelean itsasteko eskatu dute, baita prozesua bera ere grabatu eta helarazteko posta elektroniko bidez. Eraitsi nahi duten proiektuaren paretak esanahiz, sentsazioz, sentimenduz bete nahi dituzte, eta horretara deitu dituzte herritarrak, ahalik eta mezu gehien itsastera, alarma egoerak ezarritako babes eta higiene neurriak bazter utzi gabe; arduraz arituta.

Auzia ez dutela onartzen esan dute azkenik, “Landare herriarena da, ez da elkarte hutsa, Landarek herri bat egin du. Landarek Orereta egin du”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.