Literatura gosea asetzeko lanean jarraitzen du bibliotekak
Gaztelerazko irakurketa kluba Amaia Garciak dinamizatuta; eta Irakurketa Ozenki, 9-12 urte arteko haurrei begirakoa ere antolatu dute, Irene Sotelok gidatuta, hori asteazkenean.
Literatura gosez direnak asetzeko lanean jarraitzen du Errenteriako Bibliotekak eta aurreko asteetan egin bezala, aste honetarako ere atondu du eskaintza.
Oraingoan ere, klikatu baino ez dute parte hartu nahi dutenek. Aukeran berriz, bi ekintza, bihar bertan lehenengoa: Gaztelerazko irakurketa kluba Amaia Garciak dinamizatuta; eta Irakurketa Ozenki, 9-12 urte arteko haurrei begirakoa ere antolatu dute, Irene Sotelok gidatuta, hori asteazkenean. Streaming bidez egingo dituzte bi saioak.
Parte hartzeko Google Chrome nabigatzailea erabili behar da, ordenagailuko kamera eta mikrofonoa baimenduta daudela ziurtatu eta estekan klik egin. Jadanik ekintza horietan parte hartzen ari direnei bibliotekak zuzeneko gonbita egingo die, baina ekintza guztiak irekiak izango dira eta herritar guztientzat jarriko dira eskuragarri.
Bihar izango da lehenengo hitzordua, 19:00etan gaztelerazko irakurketa klubarekin; Irakurketa ozenki saioa berriz, asteazkenean izango da 17:30ean.