Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Pasaiatik irten gabe, oinez egin daitezkeen hainbat ibilbide

Herriaren izaera geografiko bereziak eta azalera mugatuak aukera gutxi ematen dizkie paseatzera ala kirola egitera irten nahi duten herritarrei. Udalak, baimendutako hainbat ibilbide proposatu ditu.

Pasaia
2020/05/04

Molinaon ibiltzeko aukera izango da. Irudia: Pasaiako Udala.

Portua eta inguruko udalerrien artean itxita bizi dira pasaitarrak. Jardun ekonomikoa eta mugen afera direla medio, izaera geografiko berezia garatu du herriak. Horren ondorioz, azalera txikiko herria da Pasaia eta Mendiola eta Jaizkibelez gain, nekez topa daitezke herrian espazio ireki handiak.

Testuinguru honetan, aukera gutxi dituzte pasaitarrek, larunbatetik baimenduta dauden irteerak egiteko eta bereziki agindutako zehaztapenak betetzeko. Apirilaren 30eko SND/380/2020 aginduak egunean ordubetez paseoak eman eta kirola egiteko aukera ematen du. Pasaitarrek irteera horiek herritik irten gabe emateko, hainbat ibilbide jakin proposatu ditu Pasaiako Udalak.

Ziur asko antxotarrek dituzte zailtasun handienak. Mendebalde eta hego-mendebaldean Donostiara itsatsita dago. Hegoaldean eta ekialdean aldiz, Errenteria-Orereta ditu mugakide eta iparraldean sarrera debekatua duen portua. Mugez jakitun izanda, Molinao parkean barrena ibiltzeko aukera bermatua izango dute antxotarrek. Luzuriaga eremuarekin bat egiten Molinao eta Donostiako parte izan arren, Antxoko biztanleak joaten dira gehien bat. Antxotik Trintxerpera gainera, lasai asko joan ahalko da, bi barrutik lotzen dituen bidegorritik.

Pasai Donibaneko biztanleentzat herri osoa zeharkatuko duen ibilbide sinplea proposatu dute; Meipitik Alabortzaraino eta handik buelta, azken tartea portutik eginda. Hala ere, udalak argi utzi du, ibilbidea, oinezkoen kasua, barrutira baino ez dela mugatuko. Hortaz debekatua egongo da, Donibanetik Lezora doan bidea erabiltzea.

Donibaneko ibilbidea, herriaren mugen barruan egin beharko da ezinbestean. Irudia: Pasaiako Udala.

Sanpedrotarrek eta trintxerpatarrek ordea, ibilbide partekatua izango da. Ez dago puntetaraino joateko aukerarik, bertan izan ziren luiziak direla eta. Ordainean, mendira igo ahalko dute bi barrutietako biztanleak, Pasaiako Portu Agintaritzak Platako Farolaren ibilbidea erabiltzeko baimena eman baitu. Esan bezala gainera, arazorik gabe erabili ahalko da Trintxerpe eta Antxo lotzen dituen bidegorria.

PPAk Platako Farolaren bidea erabiltzeko baimena eman behar izan du, eremuak haienak dira eta. Irudia: Pasaiako Udala

Azkenik, txirrindularientzako ibilbide bat prestatzeaz ere arduratu da udala. Zentzuzko denez, txirrindulariena, ibilbide askoz ere luzeagoa izango da eta Jaizkibelen egingo da. Hona hemen salbuespena nagusia; Trintxerpe, San Pedro eta Antxoko txirrindulariek Lezo zeharkatu ahalko dute Jaizkibeleko errepidera iristeko, betiere herrian gelditu gabe. Informazio gehiagorako, sartu Pasaiako Udalaren webgunean.

Txirrindulariek Lezo zeharkatu ahalko dute, betiere bertan gelditu gabe. Irudia: Pasaiako Udala.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.